II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ITUREN
Balorazio txostenaren berrikuspena
Iturengo Udalak, 2006ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, Iturengo Udalaren balorazio txostenaren berrikuspena jendaurrean jartzea erabaki zuen; hogei egunean, hain zuzen, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hirilurreko ondasunen gaineko balorazio txostenaren berrikuspen proiektua ikusgai dago udal idazkaritzan, interesatu ororen eskura.
Hori guztia, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea betez.
Iturenen, 2006ko abenduaren 31n._Alkatea, José María Gorosterrazu Elizalde.
Iragarkiaren kodea: L0703684