II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
MAÑERU
Aurrekontuen hasierako onespena
Mañeruko Udalak 2007ko udal aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen, hasiera batean, martxoaren 1ean egin osoko bilkuran.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Mañerun, 2007ko martxoaren 7an._Alkatea, José Ignacio Martínez Cía.
Iragarkiaren kodea: L0704082