I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako goi mailako teknikari izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko izendapen proposamenean.
Izendapen proposamen hori argitaratzean (2007ko martxoaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 30. zk.) akats bat dagoela ikusirik, bidezko da zuzentzea.
2521. orrialdean, bigarren zutabean, honela dioen tokian: "Roberto Liberal Obanos, igoera txandakoa, eta Angel Labiano Mangado, txanda irekikoa, izendatzeko", honela jarri behar du: "Angel Labiano Mangado, igoera txandakoa, eta Roberto Liberal Obanos, txanda irekikoa, izendatzeko".
Iruñean, 2007ko martxoaren 14an._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.
Iragarkiaren kodea: F0704694