I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
80/2007 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Mantentze-lanen Bulegoaren eginkizunak aldatzen dituena.
Ekonomia eta Ogasun kontseilariak abuztuaren 31n emandako 225/2001 Foru Aginduaren bidez, Mantentze Lanen Bulegoa sortu zen Idazkaritza Teknikoan, eta eginkizun jakin batzuk esleitu zitzaizkion.
Orain beharrezkoa ikusi da bulego horri beste eginkizun bat gehitzea, departamentuko mandatarien zerbitzua koordinatzea alegia.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Letra bat, f) letra hain zuzen ere, gehitu zaio abuztuaren 31ko 225/2001 Foru Aginduko 2. artikuluari. Honako hau dio:
"f) Departamentuko mandatarien zerbitzua koordinatzea".
2. Lehen f) letra zena hemendik aurrera g) letra izanen da.
3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.
Iruñean, 2007ko martxoaren 9an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: F0704385