34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Planeko aldaketa egituratzailea, 27. poligonoko 101. lurzatiari dagokiona Ziritzako Etxeetan. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2007ko otsailaren 23an egindako bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Udal Planeko aldaketa egituratzailea, 27. poligonoko 101. lurzatiari dagokiona Ziritzako Etxeetan, Deierriko Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesatuek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aritzalan (Deierri), 2007ko martxoaren 7an._Alkatea, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0704227