34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FUNES

Funesko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala (antolamendu xehekatuko determinazioak). Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2007k urtarrilaren 25ean, erabaki zuen hasiera batean onestea Funesko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, antolamenduko xehekatuko determinazioei buruzkoa, Juan Cruz Cirauqui Díaz jaunak sustatua. Aldaketaren xedea da 6. poligonoko 281 eta 282. lurzatiek arau subsidiarioetan duten kalifikazio aldatzea, izan ere ekoizpen handiko lurzoru urbanizaezina zen eta aldaketaren ondorioz gorde beharreko lurzoru urbanizaezina izanen da, jarduera berezietarako azpikategorian. Aipatu erabakian eskatzen zen testua aurkeztu ondoren, hartan eskatutako determinazioak bertan bilduta, 35/2002 Foru Legearen 74.1 a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, epe horretan espedientea interesatuen eskura egonen baita udal bulegoetan.

Funesen, 2007ko otsailaren 13an._Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0702845