34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERIAIN

US-1 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzak otsailaren 14an eman 40/2007 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Beriaingo Udal Planeko US-1 unitatea urbanizatzeko proiektua, Beriaingo Udalak sustatua; orobat agindu zuen 20 eguneko jendaurreko aldia hasteko, egungo legedia betetzearren.

Bidezko alegazioak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko orduetan betiere.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, 2007ko otsailaren 14an._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0702841