34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI ARANATZ

Borondatezko birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko urtarrilaren 31n egin bilkura arruntean, ondoko erabaki hau hartu zuen. Honela dio xedapen zatian:

1. Behin betiko onestea Etxarri Aranazko Udal Planeko UE-19 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Manuel Valencia Bergera arkitektoak 2006ko irailean prestatua, dagokion espedientean jasoa baitago. Jesús María Goñi Azanza jauna da sustatzailea.

2. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea, baita ukituei ere, behar diren ondorioak izan ditzan, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Etxarri Aranatzen, 2007ko otsailaren 12an._Jarduneko alkatea, Iraitz Goñi Iraurgi.

Iragarkiaren kodea: L0702773