34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Jorge Oteiza Etnografia Museoko Zuzendaritza Kontseiluaren estatutuak. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2007ko abenduaren 20ko osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen: "Hasiera batean onestea Jorge Oteiza Etnografia Museoko Zuzendaritza Kontseiluaren estatutuak eta horiek jendaurrean uztea hogei egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitate honen iragarki oholean argitara eman ondotik, epe horretan herritarrek eta interesatu eskubidedunek hura aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Adieraztea, ezen estatutu horiek behin betiko onetsitzat hartuko direla jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragaten bada, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan agindutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2007ko urtarrilaren 23an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0702767