34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

238/2007 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Herri lan zuzendari nagusiak emana, Ziraukiko katastroko 3. poligonoko 697. lurzatiaren behin betiko okupazioa handitzen duena, Donejakue Bideko A-12 autobiaren lanen ondorioz, eta okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan zuzendari nagusiak emandako urtarrilaren 25eko 129/2002 Ebazpenaren bidez behin betikoz onetsi zen honako proiektu hau: "Iruña-Logroño autobia eraikitzeko proiektua, 4. fasea: Gares-Lizarra". Jendaurrean jarri zen irailaren 14ko 770/2001 Ebazpenaren bitartez.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi duenez, beharrezkoa da desjabetutako azalera handitzea Ziraukiko 3. poligonoko 673. lurzatiaren CI-39 finkan; behin betiko okupazioa 1.320 m²-koa izanen da, eta helburua, berriz, Ziraukiko futbol zelai berria egitea; egungoa autobiako lanen ondorioz bertatik hurbilegi gelditu denez ezin da kirol horretarako erabili.

Nafarroako Gobernuak, otsailaren 3ko 25/2003 Foru Dekretuaren bidez, presakotzat jo zuen proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak okupatzea. Adierazpen hori, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluko 1. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, ondoren behar diren aldaketei ere dagokie.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuaren txostenarekin eta proposamenarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Iruña-Logroño autobia egiteko proiektua, Gares-Lizarra tartea" izenekoak ukituriko ondasunen zerrendan sartzea Ziraukiko katastroko 3. poligonoko 697. lurzatian behin betikoz okupatu beharreko 1.320 m² (María Lourdes Iriarte Arbizu andrearenak).

2. María Lourdes Iriarte Arbizu andreari dei egitea 2007ko martxoaren 30eko goizeko 9etan Ziraukiko udaletxean ager dadin, okupatu aitzineko aktak egiteko eta, kasua bada, ukitutako ondasunen behin betiko okupazioarena ere bai. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesdunak alegazioak egin ditzake idatziz, baldin eta akatsak zuzentzeko besterik ez badira; alegazio horiek Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari zuzendu beharko zaizkio (San Ignazio Etorbidea, 3, Iruña).

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Ziraukiko udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri eman eta adieraziko zaie argitalpen hau Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 59.5 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

5. Ebazpen hau jakinaraztea María Lourdes Iriarte Arbizu andreari, Ziraukiko Udalari, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetze Atala) eta Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 28an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0704106