34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen otsailaren 19an, Vianako Udal Planeko SR-4ko A.2 etxe-sailaren xehetasun azterlana hasiera batean onesteko, A.2.1etik A.2.12ra bitarteko lurzatien jabeek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Vianan, 2007ko otsailaren 19an._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0703427