34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Aurri egoeran deklaratzea Horno del Pasaje kaleko 1ean den higiezina

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko urtarrilaren 26an egindako bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

1. Aipatutako txosten teknikoan oinarrituta, alderdi interesatuak eskaturik deklaratzea honako higiezin honen aurri egoerari buruzko espedientea hasi dela: Horno del Pasaje kalea, 1 (katastroko 631. lurzatia, 5. poligonoa), Compañía Promotora Constructora Garid, S.L.rena baita, Udalaren katastroko datuek diotenez.

2. Jabeari, han bizi direnei _halakorik badago_ eta bi higiezinen gainean eskubide errealak dituzten titularrei entzutea ematea, erabaki hau jakinarazirik, 10 egun baliodunean Udalaren erregistro orokorrean aurkez ditzaten bidezko juzgatzen dituzten alegazio, agiri, peritu-txosten eta frogak, beren eskubideen alde egiteko, Udalak higiezin honen aurri orokorra deklaratzeko agertu duen nahiaren aurka.

3. Jabeari ohartarazten zaio higiezinaren kontserbazioan izandako zabarkeriagatik izan ditzakeen arlo guztietako erantzukizunak berdin-berdin eskatzen ahal zaizkiola, prozedura honek iraun bitartean eta, azkenean halakorik badago, deklarazioa eman arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2007ko urtarrilaren 22an._Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0703425