34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OLTZA ZENDEA

Ororbiako U.E.-4 urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko otsailaren 14an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa._Behin betiko onestea Ororbiako UE-4 urbanizatzeko proiektua, unitate horretako birzatiketa batzordeak sustatua eta Ciganda eta Uriel arkitektoek prestatua (EHAEOak ikus-onetsia 2006ko apirilaren 24an). Eranskina aipatu arkitektoek prestatu dute eta EHAEOak ikus-onetsi du 2006ko abuztuaren 4an.

Bigarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta interesatuei igortzea, behar diren ondorioetarako.

Oltza Zendean, 2007ko otsailaren 20an._Alkatea, Jose María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0703261