34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABLITAS

Arau subsidiarioetako aldaketa. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2007ko otsailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ablitasko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, eguzki baratze bat paratzeko El Montecillo alderdian, Forrajes de Ribaforada, S.L.k sustaturik, Faustino Zueco Melero industri ingeniariak prestatu proiektuaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesatuen eskura egonen da, udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Ablitasen, 2007ko otsailaren 14an._Alkatea, Luis María Sada Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0703258