34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASTEJON

U.E. 1.3.2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2007ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, bertaratu guztien adostasunarekin, erabaki du hasiera batean onestea Castejongo U.E. 1.3.2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, txosten teknikoan diren zehaztapenekin. Aste 1999, S.L. enpresa taldeak sustatu du eta Xabier Lopez de Uralde arkitektoak prestatu (EHAEOak ikus-onetsia 2006ko irailaren 28an). Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da hogei eguneko epean, hura aztertu eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluari jarraikiz.

Castejonen, 2007ko otsailaren 6an._Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0703245