34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BIDAURRETA

1. sektoreko kostuen behin betiko likidazioa. Hasierako onespena

Udal honek, 2007ko otsailaren 1ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 152.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Udal honek hau erabaki du, legez eskatutako gehiengoa duela:

1. Hasiera batean onestea 1. sektoreko kostuen behin betiko likidazioa.

2. 1. sektoreko kostuen behin betiko likidazioa jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

3. Erabaki hau ukitutako jabeei banan-banan jakinaraztea".

Bidaurretan, 2007ko otsailaren 14an._Alkatea, Antonio M.ª Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0702691