34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BARILLAS

Deialdia, Barillasko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko

Legeak ezartzen duen lau urteko agintaldia bukatzear dagoenez, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, deialdi publikoa iragartzen da Barillasko (Nafarroa) bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Orobat, 15 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabidea aurkez dezaten Udal honetan, aipatu karguetako edozeinetarako hautatuak izan daitezen eskatzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Barillasen, 2007ko otsailaren 14an._Alkate udalburua, María Teresa Martínez Baigorri.

Iragarkiaren kodea: L0702690