34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRIBERRI

Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu gehikuntza: "Bideak konpontzea"

GASTUAK:

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 18.000,00 euro.

Gastuen aurrekontuko aldaketa, guztira: 18.000,00 euro.

Finantzaketa

DIRUSARRERAK:

8. kapitulua._Finantza-aktiboak: 18.000,00 euro.

Dirusarreren aurrekontuko aldaketa, guztira: 18.000,00 euro.

Erriberrin, 2007ko otsailaren 19an._Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0702971