34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

250/2007 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak azaroaren 30ean emaniko 414/2006 eta 415/2006 Foru Aginduak betez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emaniko abenduaren 14ko 1957/2005 Ebazpena aldatzen duena. 1957/2005 Ebazpenaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Dietetika eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Abenduaren 14an Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emaniko 1957/2005 Ebazpenaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Dietetika eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2006ko urtarrilaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 10. zenbakian.

2006ko otsailaren 9an, Eugenio Oria Mundín jaunak eta, 2006ko otsailaren 20an, Josefa Garísoain Basarte andreak, Farmazialarien Elkargo Ofizialaren lehendakaria den aldetik, gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu zuten deialdi horren kontra, legezko epean eta moduan.

Azaroaren 30eko 414/2006 eta 415/2006 Foru Aginduen bidez errekurtso horiek ebatzi ziren, eta ondorio gisa hau ezarri zen:

_Bidezkoa da baliogabetzea Dietetika eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 1.4 eta 2.1.c) atalak.

_Deialdi horretara edozein sendagile aurkezten ahalko da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 14an emaniko 1957/2005 Ebazpenaren 1.4 eta 2.1.c) atalak baliogabetzea. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Dietetika eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 14an emaniko 1957/2005 Ebazpena aldatzea, edozein sendagile aurkezten ahal baita. Ebazpen horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Dietetika eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

3. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko beste epe bat, hogeita hamar egun naturalekoa, irekitzea, aldaketa hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Tramitatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 1ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0702213