34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AGUILAR KODESKOA

2006ko kontu orokorra

Aguilar Kodeskoko Udalak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2006ko kontu orokorrei buruzko adostasun txostena eman zuen, 2007ko otsailaren 15ean egin bilkuran.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betikoz onetsitzat hartuko dira.

Aguilar Kodeskoan, 2007ko otsailaren 16an_Alkatea, Juan Cruz Casasnovas Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0702929