34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GENEVILLA

2007ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Genevillako Udalak, 2007ko otsailaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua eta betearazteko oinarriak idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko dira.

Genevillan, 2007ko otsailaren 27an._Alkatea, Eusebio Pérez del Notario Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0703457