34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 03/2007 aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2007ko otsailaren 22ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko ekitaldiko (2005etik luzatua) aurrekontu orokorrean aldaketa egiten duen 03/2007 espedientea, kreditu berezi bat sortzeko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluak hara igorrita, xedatzen denari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean jarri eta biharamunetik aitzina; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legezko erabaki horiek bete daitezen.

Barañainen, 2007ko otsailaren 26an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0703436