34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

249/2007 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ginekologiako Laguntza Ataleko buru lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eman gabe uzten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urriaren 21eko 1686/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ginekologiako Laguntza Ataleko buru lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko 138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 18an.

Deialdiko oposizioaldiko lehen ariketa egin da. Probak gainditu dituztenen zerrendan, epaimahaiak igorri duen horretan, izangai bat ere dagoenez, bidezko da Ginekologiako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostua eman gabe uztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ginekologiako Laguntza Ataleko buru lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eman gabe uztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileria Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 1ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0702212