34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BEINTZA-LABAIEN

Aurrekontuak. Hasierako onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2007ko otsailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2007ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Beintza-Labaienen, 2007ko otsailaren 12ean._Alkatea, Francisco Javier Otxandorena Juanotena.

Iragarkiaren kodea: L0703327