34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TORRALBA DEL RIO

2007ko aurrekontua. Hasierako onespena

Torralba del Rioko Udalak, 2007ko otsailaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, behin betiko onetsitzat joko da, inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Torralba del Rion, 2007ko otsailaren 22an._Alkatea, Jesús Cayetano Oyón.

Iragarkiaren kodea: L0703294