34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OITZ

2007ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraituz, idazkaritza eta kontu-hartzailetzak dagokion txostena egin ondotik, Udalbatzak 2007ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesatuek idazkaritzan aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

2. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, 2007. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsitzat joko dira.

Oitzen, 2007ko otsailaren 22an._Alkatea, Alberto San Miguel Mindegia.

Iragarkiaren kodea: L0703290