34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OBANOS

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

Udalak, 2006ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta 2007ko 12. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 26an. Jendaurrean egoteko epea inork kontrako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat, behin betiko onetsi da, eta 2/1995 Foru Legearen 277.1 artikuluari jarraituz, behin betiko onetsi dela aditzera ematen da. Hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 191.946,00 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 100.000,00 euro.

3. kapitulua._Tasak eta bestelako dirusarrerak: 23.360,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 245.177,00 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak: 23.892,00 euro.

7. kapitulua._Transferentziak , Adm. orokorretik: 229.739,00 euro.

8. kapitulua._Finantza-aktiboak: 378.604.00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 1.192.718,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 106.950,00 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 221.965,00 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 15.370,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 165.277,00 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 612.129,00 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 6.000,00 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 65.027,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.192.718,00 euro.

Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 277. artikuluak zehazturiko ondorioak izan ditzan.

Obanosen, 2007ko otsailaren 14an._Alkatea, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0702692