34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ZABALTZA

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea. Xedea: saneamendurako igorlea eta putzu septikoa. Tokia: 2. poligonoko 156. lurzatia, Ubaniko Kontzejua (Zabaltzako Udala).

Zabaltzan, 2007ko otsailaren 14an._Alkate udalburua, José Javier Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0703064