92. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Garapen bidean dauden herriendako eta larrialdiko laguntzen 2015eko deialdia, Lizarrako Udalarena

Xedea: laguntzak ematea garapen bidean dauden herrietako populazio pobretuaren oinarrizko beharrak zuzenean asetzeko eta larrialdiko laguntza humanitarioak emateko proiektuei; haiekin batera, herritarrak sentsibilizatzeko jardueren programa bat izanen da, espedientean dauden oinarri arautzaileen xedapenekin bat.

Garapenerako lankidetzarako programak egiteko laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 24.500 euro.

Larrialdiko laguntza humanitarioak emateko gehieneko aurrekontua: 5.950 euro.

Laguntzak eskatzeko epea: hilabete bat, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lizarrako Udaleko Erregistroan.

Larrialdiko laguntza humanitarioetarako eskaerak aurkezteko epea urte osoan egonen da irekirik.

Onuradunak: GGKEak eta elkartasun arloko erakunde irabazi asmorik gabeak, elkarte gisa erregistraturik badaude.

Aurkeztu beharreko dokumentuak: deialdiko oinarrietan zehazten direnak. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira, Lizarrako Udalaren “María Vicuña” Gazteriaren Etxean. Telefonoa: 948 556329. E-posta: juventud@estella-lizarra.com.

Lizarran, 2015eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1506882