34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

562/2007 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta Eugenio Cruz Izu Belloso jauna izendatzen da Osasun Departamentuko Farmaziak Antolatu eta Ikuskatzeko Ataleko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 26an emandako 562/2007 Ebazpenaren bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta Eugenio Cruz Izu Belloso jauna izendatzen da Osasun Departamentuko Farmaziak Antolatu eta Ikuskatzeko Ataleko buru, sei urte naturalerako, karguaz jabetzen den egunetik zenbatzen hasita.

Deialdi hori urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2005eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Iruñean, 2007ko otsailaren 26an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0703855