34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ZANGOZA

Jarduerarako lizentzia

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Reciclados Sangüesa, S.L. Jarduera: hiri hondakinak jasotzeko tokia. Tokia: Rocaforte-Zangoza (1. pol. 781. lurz.).

Zangozan, 2007ko otsailaren 15ean._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: L0702939