34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 5 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko

1._Xedea.

Deialdia iragartzen da, Hirigintza Gerentziari atxikitako administrari laguntzaile izateko 5 lanpostu huts (400001-1, 4000001-2, 400001-3, 400001-4 eta 400001-5 zenbakidunak) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Funtzionario araubideko lanpostuak dira, D mailakoak.

2._Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituta.

Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan bertze lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.

Hala ere, lehiatzaileek lekualdatze lehiaketan lanpostua aukeratu ondoren uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko, lanpostu horiek betetzea beharrezkoa ez denean, dela iraungitzeko lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek bete gabe daudelako.

3._Aplikatu beharreko arauak.

Lekualdatze lehiaketa hau ondoko arauei jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko aginduak, hura garatu eta betearazteko asmoz lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamendua, merezimenduen baremoei buruz Tokiko Gobernu Batzordeak 2005eko azaroaren 22an hartutako erabakia, eta deialdiaren oinarriak.

4._Betebeharrak.

Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko beharkizunak bete behar dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

a) Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) D maila edo taldekoa izatea.

c) Administrari laguntzaile izateko lanpostu baterako izendatua izatea.

d) 400001.4 lanposturako, euskarazko E2 maila beharko da gutxienez, plantilla organikoak dioen bezala.

Maila hori agirien bidez edo probak eginda erakutsi beharko da.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du aldaketarik ekarriko bertan parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoan.

5._Lansariak.

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten lansariak jasoko dituzte.

6._Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

a) Deialdian parte hartzeko eskabideak Hirigintza Gerentziaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatutako edozein baliabideren bitartez, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta beraietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.

Eskabideak aurkezteko epea ezin da luzatu.

b) Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

Deialdian ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen frogagiria, behar bezala konpultsatua; ez da hor sartzen administrazio publikoetan emandako zerbitzuen frogagiria, Hirigintza Gerentziako Langileria Departamentuak zuzenean eskuratuko baitio epaimahaiari; dena dela, lehiaketan parte hartzen dutenek, Udaleko edo beste erakunde autonomo batzuetako langileak badira, lanean emandako denbora frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ahal dute edo baimena emanen dute epaimahahiak dokumentazio hori Langileriaren Departamentuari eska diezaion.

7._Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Gerentziako Kontseiluak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Gerentziako Kontseiluak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Lehiatzaile bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta haiek ebatzirik, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du Gerentziako Kontseiluak, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman dadila aginduko.

8._Epaimahaiko kideak.

Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Juan Luis Sanchez de Muniain Lacasia jauna.

Ordezko mahaiburua: Enrique Maya Miranda jauna, Hirigintza Gerentziako kudeatzailea.

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Administrazioko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Iruñeko Udaleko Administrazioko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

Mahaikide idazkaria: María Victoria Borja Etayo andrea, Hirigintza Gerentziako legelaria.

Ordezko mahaikide idazkaria: María Sol Alegría Ezquerra andrea, A.P.T. adar juridikokoa, Hirigintza Gerentziakoa.

9._Merezimenduen kalifikazioa.

Erantsitako baremoari jarraituz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduak.

Merezimendu guztiak, salbu eta administrazio publikoetan egindako zerbitzuenak, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu lehiatzaile bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Agiriak behar bezala konpultsaturik aurkeztu behar dira.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Iruñeko Udaleko iragarki oholean lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bortz eguneko epea ezarriko du merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

10._Lehiatzaileen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Behin aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Hirigintza Gerentziaren iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Hirigintza Gerentziako Kontseiluari igorriko dio espediente osoarekin batera, hark behar den ebazpena eman dezan, hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

11._Lanpostu hutsak hautatzea.

Izangaiek lehiaketan lortutako puntuazioaren arabera aukeratu ahalko dituzte lanpostu hutsak, Hirigintza Gerentziak horretarako antolatuko duen ekitaldi batean.

Behar bezala arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

12._Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

Hirigintza Gerentziako Kontseiluak lanpostua esleituko die proposatutako lehiatzaileei erabaki baten bidez, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko bertze data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

Zerbitzuko zuzendaritza edo atal, bulego nahiz unitate parekaturen bateko burutza batean diharduten funtzionarioek ez dute eragozpenik izanen beren zuzendaritzan edo burutzan jarraitzeko, nahiz eta bertze lanpostu oinarrizko bat esleitu eta hartaz jabetu.

13._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, baita haren oinarri eta egintzen aurka ere, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hiringintza Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 8an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

I-B) ERANSKINA

Izena: ....................... jaun/andrea, NAN/nortasun agiria: .............. jaioteguna (urtea/hila/eguna): ............. jaioterria (udalerria, probintzia): .............. naziotasuna: ..................... egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, etxebizitza): ............. posta kodea/herria: ............... telefonoa: ............. laneko telefonoa: ...............

Datu administratiboak

Administrazio egoera

a) Egungo lanpostua

f Jardunean

f Zerbitzu berezietan

f Eszedentzia berezian

f Borondatezko eszedentzian

f Nahitaezko eszedentzian.

(X batez markatu dagokion kontzeptua)

b) Egungo destinoa. Alorra:

Eskaerak aurkezteko emandako epearen azken egunean behar diren baldintza guztiak betetzen dituela adierazten du behean sinatzen duenak, eta baimena ematen dio epaimahaiari Iruñeko Udaleko Langileria Departamentuari eskatzeko administrazio publiko batean lan egindako denbora frogatzen duen dokumentazioa.

Eskatzen dut:

Onartua izatea Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako administrari laguntzaile izateko 400001.4 lanpostua lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian (.......... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ..............aren ...(e)koa), eta, euskararen ezagutzari dagokionez, ziurtagiriak aurkezten ditut edo maila erakusteko probak egiteko asmoa dudala adierazten dut (ezabatu ez dagokiona).

Datuen babesa._Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla baliatuko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei gehituko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko kalea, 7-9, 31001 Iruñea).

Iruñean, 200..ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

I-A) ERANSKINA

Izena: ................. jaun/andrea, NAN/nortasun agiria: .............. jaioteguna (urtea/hila/eguna): ............. jaioterria (udalerria, probintzia): .............. naziotasuna: ..................... egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, etxebizitza): ............. posta kodea/herria: .............. telefonoa: ............. laneko telefonoa: ...............

Datu administratiboak

Administrazio egoera

a) Egungo lanpostua

f Jardunean

f Zerbitzu berezietan

f Eszedentzia berezian

f Borondatezko eszedentzian

f Nahitaezko eszedentzian.

(X batez markatu dagokion kontzeptua)

b) Egungo destinoa. Alorra:

Eskaerak aurkezteko emandako epearen azken egunean behar diren baldintza guztiak betetzen dituela adierazten du behean sinatzen duenak, eta baimena ematen dio epaimahaiari Iruñeko Udaleko Langileria Departamentuari eskatzeko administrazio publiko batean lan egindako denbora frogatzen duen dokumentazioa.

Eskatzen dut:

Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea. Deialdia ..... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ...(e)ko ...aren ...(e)an.

Datuen babesa._Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla baliatuko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei gehituko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko kalea, 7-9; 31001 Iruñea).

Iruñean, 20...ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

a) atala._Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen zaio urteko, deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.

Oharrak

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Gehienez ere 30 puntu izanen da a) atalari dagokion puntuazioa.

b) atala._Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza saioetan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 8 puntu.

Oharrak

1. Baloratu beharreko prestakuntza jarduketetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko eginbeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza saioetan parte hartzeagatik puntuazio bera emanen da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: Puntu bat, gehienez ere, Epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, estatu edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.

3) Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatu edo halakoetan irakasle jardutea: gehienez ere, puntu bat. Epaimahaiak baloratuko du, haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. b) atalaren puntuazioa ez da 10 puntutik gorakoa izanen.

Iragarkiaren kodea: L0702110