34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TAFALLA

Kargugabetzeko erabakia

Udalak ,2007ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zen:

ETAk Madrilgo aireportuko T-4an 2006ko abenduaren 30ean egindako atentatuaren ondorioz, 2 ekuadortarren heriotza eragin baitzuen, osoko bilkura presako eta berezia egin zen 2007ko urtarrilaren 4an. Ikusirik Tafallaberriko udal taldeko kideek bilkura hartan hartutako jarrera.

Aipatu berri den osoko bilkuran iragarri zen bezalaxe, Alkatetzak, 2007ko urtarrilaren 18ko Dekretuaren bidez, ebatzi zuen Toki Agenda 21, eta Alde Zaharreko, Berdintasunaren eta Osasunaren Informazio Batzordeen eta Ingurumen eta Osasunerako Kontseilu Sektorialaren burutzen eskuordetzeak baliogabetzea, eta erabaki gabe gelditu zen Udalaren Musika Eskolako burutza, izendapen hori 2003ko uztailaren 11n egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez egin baitzen. Hartara erabaki da:

Lehenbizikoa ._Blanca Martinena Espinal kargugabetzea Udalaren Musika Eskolako buru gisa eta María Teresa Mañú alkatea haren buru izendatzea.

Bigarrena._Dekretu hau jakinaraztea interesatuei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tramite bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dut behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2007ko urtarrilaren 18an._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0703139