34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TAFALLA

Informazio batzordeetatik kargugabetzeko ebazpena

2007ko urtarrilaren 18an, Tafallako Udaleko alkate udalburuak ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

ETAk Madrilgo aireportuko T-4an 2006ko abenduaren 30ean egindako atentatuaren ondorioz, 2 ekuadortarren heriotza eragin baitzuen, osoko bilkura presako eta berezia egin zen 2007ko urtarrilaren 4an. Ikusirik Tafallaberriko udal taldeko kideek bilkura hartan hartutako jarrera.

Alkatetza honek konfiantza galdu du Ingurumen eta Toki Agenda 21, eta Alde Zaharreko, Berdintasunaren eta Osasunaren Informazio Batzordeen eta Ingurumen eta Osasunerako Kontseilu Sektorialaren burutzen eskuordetzan, 2003ko uztailaren 9ko Dekretuari jarraikiz, eta arestian aipatu osoko bilkuran iragarri nuen gisara, Dekretu honen bidez eskuordetzaren baliogabetzea gauzatu da. Hartara,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Gorka Labat Ibarrola kargugabetzea Ingurumen eta Toki Agenda 21 Informazio Batzordeko buru gisa, eta Javier Tapia Piudo eskuordetzea horretarako.

Bigarrena._Carlos Indurain Baztán kargugabetzea Alde Zaharreko Informazio Batzordeko buru gisa, eta Javier Tapia Piudo eskuordetzea horretarako.

Hirugarrena._Blanca Martinena kargugabetzea Berdintasunaren Informazio Batzordeko buru gisa, eta Alkatetzak atxikitzea haren burutza.

Laugarrena._Blanca Martinena kargugabetzea Osasunaren Informazio Batzordeko buru gisa, eta Carlos Mateo Uriz eskuordetzea horretarako.

Borzgarrena._Blanca Martinena kargugabetzea Ingurumen eta Osasunerako Kontseilu Sektorialeko buru gisa, eta Carlos Mateo Uriz eskuordetzea horretarako.

Seigarrena._Dekretu hau jakinaraztea interesatuei eta Udaleko osoko bilkurari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2007ko urtarrilaren 18an._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0703138