34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ESPARTZA ZARAITZU

Zerbitzu anitzetako enplegatu baten izendapena

Espartza-Zaraitzuko Udalak, 2007ko otsailaren 16an, erabaki du Oskar Juan Sanz Loigorri izendatzea Espartza Zaraitzuko eta Itzaltzuko Udaletako zerbitzu anitzetako enplegatu izan dadin. Erabakia hartu da Espartza Zaraitzuko eta Itzaltzuko Udaletako eta bien zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, lanaldi erdian, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko oposizio-lehiaketako epaimahaiak egindako proposamenarekin bat. Deialdia 2006ko 120. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 6an.

Espartza Zaraitzun, 2007ko otsailaren 20an._Alkatea, Idoia Elarre Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0703048