34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERRIBERAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Tarifa fiskalen aldaketa 2007ko ekitaldirako. Behin betiko onespena

Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2006ko azaroaren 28an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen tarifa fiskalen aldaketa 2007rako, eta 2006ko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 25ean. Jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez gero, 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, behin betiko onetsi da eta, 6/90 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako ondorioekin bat etorri, argitara ematen da testua, oso-osorik.

I. ERANSKINA

A._Hiriko hondakin solidoak bildu, garraiatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko zerbitzua, nahitaez jaso beharrekoa. Prezioak eurotan eta urteko eman dira.

A._1) tarifa Etxekoak - etxebizitza: 63,50 euro.

A._2) tarifa Saltoki txikiak, janari-dendak eta dendak oro har, A-6, A-7 A-8 eta A-9 tarifetan sartuak izan ezik. Enpresa txikiak, lantegiak eta garajeak. Elizak, komentuak, zentro publikoak, haurtzaindegiak eta 500 bazkide arteko elkarteak. Apark.: 147,10 euro.

A._3) tarifa Handizkako salmentetarako eta banaketarako biltegiak. Supermerkatuak eta bankuak edo aurrezki kutxak. Enpresa eta lantegi ertainak. Ikastetxeak, institutuak, akademiak, haurtzaindegiak. Zinemak. Klinikak eta ospitaleak, 100 ohe bitartekoak. Egoitzak. 500 bazkide baino gehiagoko elkarteak: 376,6 euro.

A._4) tarifa 50 langile baino gehiagoko fabrikak. 100 ohetik gorako klinikak eta ospitaleak: 1.271,70 euro.

A._5) tarifa Industriako edo merkataritzako lokalak, jarduerarik gabeak: 26,50 euro.

A._6) tarifa Profesionalen bulegoak (gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak, erregistroak, etab.), bitxidendak-erlojudendak, ehungintzako dendak, zapata-dendak, estankoak, jendearentzat irekitako establezimendurik ez duten instalatzaile profesionalak. Alderdi politikoen egoitzak: 114,30 euro.

A._7) tarifa Arrandegiak, fruta-dendak eta hondakin organiko ugari sortzen duten saltokiak: 208,40 euro.

A._8) tarifa Ostatuak, kafetegiak, disko-ostatuak, hostalak eta pentsioak: 457,10 euro.

A._9) tarifa Jatetxeak, diskotekak, dantzalekuak eta hotelak: 613,60 euro.

A._CE) tarifa Ordenantza arautzailean ezarri bezala, kokaera, ezaugarriak edo hondakin kopurua dela eta, eurek bakarrik erabiltzen dituzten edukiontziak dituzten industria, merkataritza edo zerbitzuen arloko establezimenduak.

a) Ohiko bilketarako edukiontzi berdeak, 700 euroko tasa finkoa gehi tasa aldakorra, 243,30 eurokoa, bilketa eguneko (1-6 astean); hori guztia edukiontzi bakoitzeko.

b) Papera edo ontziak soilik biltzeko edukiontziak (urdinak eta horiak, hurrenez hurren), 740,60 euroko tasa finkoa gehi tasa aldakorra, 124,80 eurokoa bilketa eguneko (1 -3 astean); hori guztia edukiontzi bakoitzeko.

Subjektu pasibo bat arestiko zein tarifatan sailkatu zalantzarik bada, Mankomunitateak erabakiko du zer tarifa aplikatuko den.

B._Borondatezko zerbitzu hauek:

B-1) Hirikoekin berdinesten ahal diren merkataritza eta industriako establezimenduetako hondakinak zabortegian jasotzea (kostuak eurotan, botatako tona bakoitzeko).

B-1.1) Erreziklatzerik ez duten hondakin orokorrak, edo erreziklatzeko modukoekin nahasita egon arren haietatik ezin bereiz daitezkeenak, ez garbitu, eta ondorioz hondakindegian lurperatu behar direnak: 28 euro.

B-1.2) Errezikla daitezkeen hondakinak, beren artean nahasita zein erreziklatzerik ez duten hondakinekin nahasita: 120 euro.

B-1.3) Ur edo bestelako likidoren baten proportzio handia duten orotariko hondakinak: 80 euro.

B-1.4) Errezikla daitezkeen hondakin plastikoak, bestelako hondakinik gabe (bestelakorik badago, B-1.2 tarifa aplikatuko da): 12 euro.

B-1.5) Errezikla daitezkeen zurezko hondakinak, pinturarik gabe eta bestelako hondakinik gabe (bestelakorik badago, B-1.2 tarifa aplikatuko da): 0 euro.

B-1.6) Errezikla daitezkeen burdinazko hondakinak, bestelako hondakinik gabe (bestelakorik badago, B-1.2 tarifa aplikatuko da): 0 euro.

B-1.7) Errezikla daitezkeen paper edo kartoizko hondakinak, bestelako hondakinik gabe (bestelakorik badago, B-1.2 tarifa aplikatuko da): 0 euro.

B-2) Obra-hondakindegien erabilera.

a) Lurrak eta obra-hondakinak: 1,2 euro/tona.

Tuteran, 2007ko otsailean. Erriberako Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitateko burua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0703157