34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARANTZA

Akats zuzenketa, hiri ondasunetako karga-tasei dagokiena

Arantzako Udalak 2005eko abenduaren 2an egindako bilkuran erabaki zuen 2006ko hirilurren kontribuzioaren karga-tasa onestea. Iragarkia 2006ko martxoaren 3ko 27. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Bertan akatsak daudela oharturik, bidezko da zuzenketa hau egitea:

1. puntuan, honela dio:

"Hirilurren kontribuzioari %0,3562 karga-tasa ezartzea."

Eta honela behar du:

"Hirilurren kontribuzioari %0,23ko karga-tasa ezartzea."

Arantzan, 2007ko otsailaren 22an._Alkatea, Vicente Arocena Biurrarena.

Iragarkiaren kodea: L0703225