34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Cepsa Gas Licuado, S.A. enpresak eskatutako administrazio baimenari buruzkoa, Biurrun-Olkotz udal mugapeko Olkotz herrian petrolio-gas likidotuaren biltegia eta propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko.

Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da gasa banatzeko sarea eta PGL biltegietan gordetzeko estazioa egiteko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Cepsa Gas Licuado, S.A. Helbidea: Ultzamako errepidea, 3. k.p. Ballariain (Nafarroa), posta kodea: 31195.

Eskaeraren helburua: administrazio baimena, propano gas komertziala biltegiratu, banatu eta hornituko duten instalazioak eraiki eta ustiatzeko, gero etxeetan, merkataritzan eta industria txikietan erabiltzeko, Biurrun-Olkotz udal mugapeko Olkotz herrian.

Tokia: A-3 multzoko 38.000 litro biltegiratu asmo dira, lur gaineko bi biltontzi finkoren bidez, bakoitza 19.000 litrokoa, berezko lurrinketarekin. 2. poligonoko 147B lurzatian jarriko dira.

Ezaugarriak: propano komertziala gas fasean banatzeko oinarrizko sarea biltegi horretatik abiatu eta adar batzuetan lur azpitik joanen da. Polietilenozko hodiek guztira 3.697 metro eginen dute (SDR 11 dentsitate ertaina, UNE 53333) eta 63, 40 eta 32 mm eta 159 mm-ko diametro nominalak hartuneetaraino. Eraikin edo fatxadako armairu bakoitzean moztu eta hartze balbulak edukiko dituzte.

Sarea 76 kg-ko kontsumorako prestatu da. Herri osoan (159 etxebizitza) 1,75 kg/cm²-ko presioa izanen da hasieran. Tokirik urrunenean 1,67 kg/cm²-ko presioa bermatzen da gutxienez. Gehieneko kontsumoa 380 kg-koa izango da egunean eta 76.000 kg-koa urtean.

Aurrekontua: Aurreikusitako instalazioaren aurrekontua hamabost mila seiehun eta hemeretzi euro eta hamalau zentimokoa da (15.619,14 euro).

Lanak egiteko epea: instalazioak egiteko epea 5 hilabetekoa izango da gutxi gorabehera, lanak hasten direnetik kontatuta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea, 1 (Fuerte Príncipe II), 5. solairua, 8:30etik 14:30 arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2007ko otsailaren 14an._Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0702887