34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Cepsa Gas Licuado, S.A. enpresak eskatutako administrazio baimenari buruzkoa, Biurrun-Olkotz udal mugapeko Biurrun herrian petrolio-gas likidotuaren biltegia eta propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko.

Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da gasa banatzeko sarea eta PGL biltegietan gordetzeko estazioa egiteko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Cepsa Gas Licuado, S.A. Helbidea: Ultzamako errepidea, 3. k.p. Ballariain (Nafarroa), posta kodea: 31195.

Eskaeraren helburua: administrazio baimena, propano gas komertziala biltegiratu, banatu eta hornituko duten instalazioak eraiki eta ustiatzeko, gero etxeetan, merkataritzan eta industria txikietan erabiltzeko, Biurrun-Olkotz udal mugapeko Biurrun herrian.

Tokia: E-2 multzoko 19.000 litro biltegiratu asmo dira, lur azpiko biltontzi finko baten bidez, bakoitza 19 m³-koa, berezko lurrinketarekin. 2. poligonoko 619. lurzatian jarriko dira.

Ezaugarriak: propano komertziala gas fasean banatzeko oinarrizko sarea biltegi horretatik abiatu eta adar batzuetan lur azpitik joanen da. Polietilenozko hodiek guztira 2.042 metro eginen dute (SDR 11 dentsitate ertaina, UNE 53333) eta 63, 40 eta 32 mm eta 83 mm-ko diametro nominalak hartuneetaraino. Eraikin edo fatxadako armairu bakoitzean moztu eta hartze balbulak edukiko dituzte.

Sarea 46 Nm³/h-ko gehieneko emarirako prestatu eta bizilagun guztiendako (83 etxebizitza) aurreikusi da. Haren hasierako presioa 1,75 kg/cm²-koa izanen da eta urrunen dagoen tokian bermatzen den gutxieneko presioa, 1,67 kg/cm²-koa. Gehieneko kontsumoa 228 kg-koa izanen da egunean eta 46.000 kg-koa urtean.

Aurrekontua: instalazioaren aurrekontua zortzi mila hirurehun eta hirurogeita bost euro eta laurogeita hamar zentimokoa da (8.365,90 euro).

Lanak egiteko epea: instalazioak egiteko epea 5 hilabetekoa izango da gutxi gorabehera, lanak hasten direnetik kontatuta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industria Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea, 1 (Fuerte Príncipe II eraikina), 5. solairua, 8:30etik 14:30 arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2007ko otsailaren 14an._Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0702886