34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

58/2007 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Mendaviako mugapeko 150 ha ureztaketa lur bihurtzeko proiektuak ingurumenean duen eraginaren azterlana, Viñedos Barón de Ley, S.L. enpresak sustatua, jendaurrean paratzen duena.

Sustatzaileak ingurumen eraginaren azterlana aurkeztu du, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio gisa tramita daitezen, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legean xedaturikoarekin bat. Ureztaketa lur bihurtu nahi diren lurzatiak hauxek dira: Mendabiako 11. poligonoko 602, 603, 610, 651 eta 652. lurzatiak, 8. poligonoko 73-A eta 171. lurzatiak eta 9. poligonoko 886. lurzatia. 11. poligonoko lurzatiak "Zabaleta-La Mesa" estepako hegaztiendako interesgarria den eremuaren barruan daude eta ureztatzeko hodiek abelbideak ukitzen dituzte, Errege Altxonbidea nagusiki, Imastik Iratxera bitarte.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak agiri guztiak badaudela jakinarazi du bere txostenean.

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legeko 39. artikuluko 3. idatz-zatian eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 35. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturikoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Mendaviako mugapeko 150 ha ureztaketa lur bihurtzeko proiektuak ingurumenean duen eraginaren azterlana, Viñedos Barón de Ley, S.L. enpresak sustatua, jendaurrean paratzea, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legean xedaturikoarekin bat.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Mendabiako Herriko Etxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Mendabiako Udalari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 19an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0703054