34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

50/2007 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, "Literatur sorkuntzaren 2007ko sariaren" arauak onartu eta laguntza horietarako gasturako eta Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko baimena ematen duena.

Kultur Ekintza Zerbitzuak, 2007ko urtarrilaren 25ean, "Literatur sorkuntzaren 2007ko sariaren" arauak onartzea, eta sari horretarako 3.000 euroko gasturako eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko baimena eskatu du.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Literatur sorkuntzaren 2007ko sariaren" deialdiaren arauak onartzea.

2. Sari horretarako 3.000 euroko gastua baimentzea.

Gastu hori 2007ko gastuen aurrekontuko "Sariak" izeneko A20002 A2510 4809 331100 kontusailaren kargura eginen da.

3. Arauak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko otsailaren 7an._Kultura zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo.

Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak, literatur sormena sustatzeko asmoz, 3.000 euroko sari baterako deia egin du. Honako hauek dira

ARAUAK

1._Sariaren xedea.

Sari honen helburua argitaratu gabeko literatur lanak sortzen eta argitara ematen laguntzea da, narratiba arlokoak hain zuzen ere.

2._Aurrekontua eta diru kopurua.

2.1. Saria Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2007. urteko gastuen aurrekontuko "Sariak" izeneko A20002 A2510 4809 331100 kontusailaren kargura finantzatuko da.

2.2. Saria 3.000 eurokoa izanen da.

3._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Nafarra izatea edo bizitokia Nafarroan edukitzea 2007ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.

4._Eskabideen aurkezpena.

4.1. Laguntzaren eskabideak, arau hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan aurkeztuko dira, Iruñeko Navarrería kaleko 39an (31001 posta kodea), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan.

4.2. Eskabidea Kultura Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira igorri behar da, eta bertan "Literatur sormenaren 2007ko sarirako" adieraziko da. Parte-hartzaile bakoitzari bi obra onartuko zaizkio gehienez.

4.3. Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea 2007ko ekainaren 25ean amaituko da, 14:00etan.

4.4. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

a) 3. arauan eskatutakoaren frogagiriak.

b) Eskatzaileak zergen ordainketa eguneraturik duela egiaztatzen duten ziurtagiriak (organo eskudunek luzatuak).

c) Sarira aurkezten den obraren bost ale, lerro artean tarte bikoitza utzita mekanografiatuak.

4.5. Eskabidea oso-osorik beteta ez badago, eskatzaileari akats edo hutsunea zuzentzeko eskatuko zaio. Horretarako, gehienez ere 10 egun balioduneko epea emanen zaio horren berri jakinarazi eta ondoko egunetik hasita.

5._Balorazioa eta esleipena.

5.1. Batzorde bat eratuko da, honako hauek osatua: batzordeburua Kultura zuzendari nagusia izanen da eta batzordekideak Kultur Jardueren Ataleko burua, Liburu eta Argitalpen Ataleko burua, Nafarroako Kultura Kontseiluko kide bat eta literaturaren arloko aditu bat, Kultura zuzendari nagusiak izendatua. Batzorde horrek aztertuko ditu eskabideak eta proposamena eginen dio Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariari 2007ko urriaren 1a baino lehen.

Eskaerak ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, haiek aurkezteko epea bukatzen denetik.

5.2. Saria zatikaezina da eta Batzordeak eman gabe uztea proposa dezake.

5.3. Saria Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariaren foru agindu bitartez esleituko da, eta hark deialdia osorik edo hein batean hutsik gelditu dela deklaratzen ahalko du, eskabiderik aurkezten ez bada edo eskatzaileek baldintzak betetzen ez badituzte.

5.4. Sarituak idatziz azalduko du baimena ematen diola Kultura Zuzendaritza Nagusiari esklusiban eta urte batez obra argitara emateko.

5.5. Sariari PFEZaren araudian ezarritako atxikipena aplikatuko zaio.

6._Ordainketa.

Saridunak kontzesioa onartzen denean jasoko du dagokion diru kopurua, 5.4. arauan ezarritakoa bete ondoren.

7._Argitalpena.

7.1. Kultura Zuzendaritza Nagusiak saritutako obra argitaratzeko konpromisoa hartzen du, kontzesioa jendaurrera ateratzen denetik urtebeteko epean, gehienez ere.

7.2. Saritu gabeko obren aleak egileek edo hauek izendatutako ordezkariek eramaten ahalko dituzte, deialdiari buruzko ebazpena eman eta bi hilabeteko epean. Aleetako bat nahitaez utzi behar da, administrazio espedientearen parte baita.

8._Errekurtsoak.

Deialdi honen eta arauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ......................................., NAN/IFZa: ................., bizitokia: .............................., kalea: ................., posta kodea: ................., telefonoa: ......................, bere izenean edo ondoko honen izenean (bidezko ez dena ezabatu): ............................. NAN/IFZa: ..........., bizitokia: ........................, kalea: ....................., udalerria: ................., telefonoa: .................... Aurkezten du ""Literatur sorkuntzaren 2007ko sarirako eskabidea, ...aren ...(e)ko .../200.., Foru Aginduak onetsitako arauen arabera (200...(e)ko ........aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ...zk.).

Eta, arau horietan aurreikusitakoarekin bat:

1._Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkeztu ditu:

a) f 3. arauan eskatutakoaren frogagiriak.

c) f Lanaren bost ale.

2._Eskabidea aurkezteak berekin dakar interesatuak organo kudeatzaileari baimena ematea Nafarroako Ogasun Publikoarekiko tributu arloko betebeharrak beteak izanaren ziurtagiria, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak luzatua, eska dezan.

........., .....................(e)n, 2007ko ..........aren ....(e)an

(Sinadura)

NAFARROAKO GOBERNUA. VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA.

Iragarkiaren kodea: F0702272