34. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

120/2007 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Ehungintza" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 14/2007).

Departamentu honetan 2007ko urtarrilaren 26an sartu da Ehungintza sektorerako Lan Hitzarmenaren 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 66/2006).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Ehungintza" sektoreko (kodea: 3107305) soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 1ean._Lan zuzendari nagusia. José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "EHUNGINTZA" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2007KO SOLDATEN BERRIKUSPENARI BURUZKO AKORDIOA

AKTA

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 25ean.

Nafarroako ehungintza sektorearen hitzarmen kolektiboa sinatu duten pertsonak bildu dira, ondorengo hauek, hain zuzen:

ADATENen aldetik: Francisco Javier Taberna Jiménez.

UGTren aldetik: José Carlos Ruiz Palacios.

Langile Komisioen aldetik (CC OO): Ricardo Jimeno Torres.

Bileraren xedea da Nafarroako ehungintza sektorearen hitzarmen kolektiboaren 3. artikulua (lansarien berrikuspenari buruzkoa) betetzea planteatzea.

Lehena._2007ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, hitzarmeneko taulak igoko dira Espainiako Gobernuak 2007rako aurreikusten duen KPIaren zenbateko berean gehi %0,6 puntu. Aurreikusitako KPIa %2koa da. Horri hitzarmenean adierazitako %0,6 batuz gero, %2,6 ateratzen da, hots, 2006ko azkeneko taulen gainetik aplikatu beharrekoa. Hortaz, 2007ko behin-behineko lansarien taulak ondoko hauek dira:

2007KO SOLDATEN BEHIN-BEHINEKO TAULA

KATEGORIA KOEFIZIENTEA EGUNEKO SOLDATA

A 1,30 24,35

B 1,35 25,31

C2 1,40 26,26

C1 1,55 29,03

D 2,10 39,36

E 2,30 43,12

Bigarrena._Halaber, Nafarroako ehungintza sektorearen hitzarmen kolektiboaren 35. artikuluan ezarritakoa betetzeko, lehen aipatutako %2,6ko igoera aplikatu da, izan ere, horren arabera leialtasun plusa adinari buruzko baldintzak betetzen dituzten eta edozein arrazoirengatik enpresan baja hartzen duten langile guztiei ordainduko zaie.

LEIALTASUNAREN BEHIN-BEHINEKO PLUSA 2007. URTERAKO

ADINA JASO BEHARREKO DIRUA

60 BETETAKOAN 3.080,81

61 URTE BETETAKOAN 2.811,24

62 URTE BETETAKOAN 2.541,68

63 URTE BETETAKOAN 2.041,02

64 URTE BETETAKOAN 1.771,47

65 URTE BETETAKOAN 1.540,39

Eta jorratu beharreko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zitzaion idazpuruan adierazitako tokian eta egunean.

ADATENen aldetik, Francisco Javier Taberna Jiménez jauna. UGTren aldetik, José Carlos Ruiz Palacios. CC OOren aldetik, Ricardo Jimeno Torres.

Iragarkiaren kodea: F0702273