I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
71/2007 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean 2006-2007 ikasturteko Ibilbide Literarioen Programan parte hartzeko deialdia ebatzi eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren laguntzak ordaintzeko agindua ematen duena. Deialdia urriaren 18ko 1067/2006 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak aurkeztu duen txostenak azaltzen du beharrezkoa dela Ibilbide Literarioen Programan parte hartzeko aukeratu diren ikastetxeen zerrenda eta bakoitzari egokitu zaizkion ibilbide eta egunak argitara ematea, baita erreserban edota kanpoan geratu diren ikastetxeena ere, horretarako eratu den Batzordearen Aktan adierazitakoari jarraikiz. Azaltzen du, halaber, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak jarduera prestatu eta bidaiak egiteko eman dituen dirulaguntzak banatu egin behar direla.
Kontuan izanik Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak Nafarroako Gobernuaren kontu orokorrean sartu duela ikastetxe nafarrei esleitutako dirua, jarduera prestatu eta bidaiak egiteko.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT
1. 2006-2007 ikasturteko Ibilbide Literarioen Programaren barruan Nafarroako Foru Komunitateari eman zaizkion ibilbideak honako ikastetxe hauei esleitzea eta programan parte hartzeko data eta bakoitzaren dirulaguntza adieraztea:
ESLEITUTAKO IBILBIDEA EGUNAK IKASTETXEA HERRIA IFZ ZENBATEKOA
ANDALUZIA (1927KO BELAUNALDIKO POETAK) MAIATZAREN 20TIK 26RA "IBAIALDE" BHI BURLATA S3199057E 3.254
BALEARRAK MAIATZAREN 29TIK EKAINAREN 4RA "VALLE DEL EBRO" BHI TUTERA S3199324I 6.000
KATALUNIA APIRILAREN 20TIK 26RA "ALHAMA" BHI CORELLA S3199287H 2.410
GALIZIA MARTXOAREN 27TIK APIRILAREN 2RA "PADRE MORET-IRUBIDE" BHI IRUÑA S3199050J 2.946
2. Ondoko ikastetxeak erreserban uztea, lehentasunen hurrenkeran:
1 "EGA" BHI SAN ADRIAN
2 "CARDENAL LARRAONA" IKASTETXEA IRUÑA
3 'CARCASTILLO" DBHI ZARRAKAZTELU
4 "BASOKO" BHI IRUÑA
5 "AZAGRA" DBHI AZAGRA
3. Ebazpen honetan aipatu diren Foru Komunitate honetako ikastetxeei dagozkien diru kopuruak ordaintzeko baimena ematea, 2006-2007 ikasturtean Ibilbide Literarioen programan parte hartu ahal izateko.
4. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea ordainketa agindua eman dezala, 2007ko Gastuen Aurrekontuko "Ibilbide Literarioak" izeneko 422000 41500 2269 322200 kontusailaren kargura. Guztira 14.610,00 euro dira.
5. Programan egindako gastuak programa bukatutakoan justifikatzeko eskatzea, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuan eta hori garatzen duten xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.
6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
7. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari, Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko otsailaren 1ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.
Iragarkiaren kodea: F0702296