30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

EDIKTUA

Hiri honetako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko otsailaren 23ko bilkuran, belar-barrutiak ordaindu behar dituzten laboreen jabeen errolda onestea erabaki zuen. Errolda 2005eko urriaren 1etik 2006ko irailaren 30era doan epeari dagokio, eta borondatezko dirubilketaren epea 2007ko otsailaren 26tik martxoaren 30era luzatuko da.

Aditzera ematen da, interesatu orok jakin dezan.

Tuteran, 2007ko otsailaren 26an._Nekazaritzako zinegotzia, María Isabel Echave.

Iragarkiaren kodea: L0703496