30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEOTZ

EDIKTUA

Leozko Udalak, 2007ko urtarrilaren 15ean eman ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

Alkatetzak 2006ko urriaren 11n emandako ebazpenaren bidez, alde batetik, aurri egoearen espedientea ireki zitzaion Leozko Udal Barrutiko Makirriaingo Santa Catalina kaleko 15eko higiezinari (20. poligonoko 12. lurzatia, katastroan), Yolanda Celaya Mingot andreak ordezkatzen duen Yosima Inversiones, S.L. titular duenari; bestetik, titular horren gainean ezarri da segurtasuneko aurreneurrien kostua, lehendik _ofizioz_ Leozko Udalaren gain zegoena; izan ere, babes hesi batzuk ezarri behar dira, higiezinaren hondamena arriskutsua eta osasungaitza baita inguruan dabilenarentzat eta ondasunentzat.

Interesatuari nahi dituen alegazioak eta dokumentazioa aurkezteko eman beharreko entzunaldia iraganik, ez da alegaziorik izan.

Kontuan hartuta Aholkularitza Juridikoak eta Alkatetzakoak prestatu txosten juridikoaren 4. oinarri juridikoan argi dagoela, aipatu epeak iraganik, espedientea behin betiko ebazteko proposamena egin behar dela, eta zein den higiezinaren egoeraz ateratzen den ondorioa _aurrian dagoen edo ez_ eta higiezin guztiak edo batzuk bakarrik dauden egoera horretan, horren araberakoa izanen dela txostena; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 196. artikuluan, eraikinak eta eraikuntza arautzen dituen udal ordenantzaren 22. artikuluan eta hirigintzako diziplinaren erregelamendua onesten duen ekainaren 23ko 2187/1978 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Eta, azkenik, kontuan hartuta prestatu diren txosten teknikoetan azaltzen denez, lurra aparte, higiezina konpontzeko balioa eraikinak egun duen balioaren %50a baino aise handiagoa dela; beraz, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Lege horren 196.1a) artikuluan jaso bezala aurri egoeran deklaratzeko moduan egonik, honako hau ebatzi dut:

1._Aurri egoeran deklaratzea Santa Catalina kaleko 15. zenbakiko higiezina, Makirriaingo 20. poligonoko 12. lurzatian dagoena katastroaren arabera, Leozko Udal Barrutiko Makirriaingo herrian. Yolanda Celaya Mingot andreak ordezkatzen duen Yosima Inversiones, S.L. da titularra.

2._Eraispenaren proiektua aurkezteko, hilabeteko epea ematea titularrari, jakinarazpen hau hartu eta biharamunetik aitzina edo, bestela, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, eraikina botatzeko behar den obra lizentzia eskuratu nahi bada, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189.1i) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3._Hirigintzako diziplinaren erregelamenduko 28.2 artikuluan agindutakoaren arabera, behartuta dagoenari ohartaraztea, ez bada eskatzen dena betetzen, Leozko Udalak jardungo duela haren ordez eta sortzen ahal diren gastu guztiak ordaindu beharko direla, baita aurre-neurriak hartzen egindakoak ere, premiamendu prozedura bidez; gainera, zehapenak jartzen ahalko zaizkie eraikinak kontserbatu, zaindu eta konpontzeko betebeharrak hausteagatik, baita segurtasunari, osasungarritasunari eta apaindura publikoari buruzko arauak hausteagatik ere, abenduaren 20ko 25/2002 Foru Legearen 209. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat.

4._Ebazpen hau interesatuari jainaraztea; halaber, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragaraki oholean argitaratzeko agintzea.

5._Berriz ere, Santa Catalina kaleko 15eko higiezinaren (Makirriaingo 20. poligonoko 12. lurzatia) titularrari jakinaraztea, Hirigintzako Diziplinaren Erregelamenduko 28.1 artikuluan xedatu bezala, aurri egoeraren deklarazio honek ez diola erantzukizunik kentzen kontserbazio, apaindura eta osasungarritasunaren gaineko zereginak ez betetzeagatik eta axolagabe jokatzeagatik, legezko testuetan ezarritakoaren arabera.

Iratxetan (Leotz), 2007ko otsailaren 13an._Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0703303