30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERA

Ikerketa espedientearen hasiera, Illekuetako zonaldean bide publikoa eta beste lur publiko batzuk zehazteko

Udalak, 2007ko urtarrilaren 17an egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 114 eta 115. artikuluari eta Nafaroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 38. artikuluari eta ondokoei jarraikiz,

1. Illekuetako zonaldean "vuelta a la manzana" izeneko bide publikoa eta bere trazadura nahiz beste lur publiko batzuen egoera aztertu eta zehazteko ikerketa espedientea hastea.

2. Ikertu behar den zonaldea egun indarrean dagoen udal katastroko 13. poligonoko 170, 209, 210, 237, eta 238. lurzatiek hartzen dutena dela adieraztea.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta iragarki oholean egonen da 15 eguneko epean, ukitutako pertsonek alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, hilabetez, iragarki oholean jendaurrean egoteko epea bukatu eta biharamunetik aitzina.

Beran, 2007ko urtarrilaren 31n._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0701976