30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Deialdi publikoa, hiritarren partaidetzaren esparruko irabazi-asmorik gabeko hiritarren elkarte eta entitateei norgehiagokako araubidean diru-laguntzak emateko. 2007. urtea

Deialdi honen helburua 2007. urtean zehar hiritarren partaidetzaren esparruko irabazi-asmorik gabeko hiritarren elkarte eta entitateei norgehiagokako araubidean diru-laguntzak emateko prozedura garatzea da, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat, zeina Udalbatzak 2005eko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran hasiera batez onetsi baitzuen. Hartutako erabakia behin betiko bihurtu da, ez baita erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu jendaurreko epean, betiere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bigarren lerroaldean xedatutakoa betez.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, 2006ko otsailaren 17ko 21. zenbakian.

Deialdi honetan aurreikusten ez den orotan, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra aplikatuko da.

1._Aurrekontua.

Deialdi honi 528.000 euro esleituko zaio, gehienez ere, Udalaren Aurrekontuko 22/46330/482090 eta 70/31100/482090 kontusailen kargura esleitu ere.

Gehienezko aurrekontu hori, bestalde, jarraian aipatzekoak diren A, B eta C epigrafeei dagozkien proiektuen artean banatu ahalko da, gehienezko zenbateko hauen arabera banatu ere:

A epigrafea

178.000 euro, hiriko auzo-elkarteek, kultur koordinakundeek eta festa-batzordeek aurkeztutako proiektuetarako, jarduera iraunkorrak, kulturalak edo jai-girokoak egite aldera.

B epigrafea

285.000 euro, pertsona helduen eta adinekoen aisiaren eta astialdiaren inguruan lan egiten duten elkarteek jarduerak egiteko aurkeztutako proiektuetarako, betiere hiritar guztiendako zabalik egonez gero.

C epigrafea

65.000 euro, beste eskualdeetako zein atzerriko komunitateak ordezkatzen dituzten entitateek jarduerak egiteko aurkeztutako proiektuetarako. Jarduera horiek haien kultura eta ohiturei lotuak izan beharko dute, eta iruindar guztiendako zabalik egon, kulturen arteko topaleku bihurtu eta elkarbizitzaren eta gizarte partaidetzaren alde egite aldera, betiere aisiaren eta denbora librearen esparruan.

Deialdira aurkezten diren elkarteei edo entitateei emanen zaizkien diru-laguntzek lotura zuzena izanen dute Deialdi honen 8. klausulan jasotako irizpideen arabera lortutako puntuazioarekin, diruz lagundutako proiektuen zenbatekoarekin eta Deialdi honen 1. klausulan jasotako aurrekontuko diru-izendapenaren kredituarekin, ezin izanen dutelarik inolaz ere azken hori gainditu.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 14.1 artikuluarekin bat, diru-laguntza hauetarako izendatu den gehienezko zenbatekoa Deialdi honetan ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntzen onuradun direnen artean hainbanatuko da.

2._Diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburua, eta onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen xedea irabazi-asmorik gabeko hiritarren elkarte eta entitateei emateko diren diru-laguntzen erregimen orokorra arautzea da, gizarte dinamizazioren eta partaidetzaren aldeko proiektuak gauza ditzaten, horretarako jarduerak eginez. Proiektuak ondoko A, B eta C epigrafeotan jasotakoak bezalakoak izan ahalko dira:

A epigrafea

Hiriko auzo-elkarteek, kultur koordinakundeek eta festen batzordeek jarduera iraunkorrak, kulturalak zein jai-girokoak egiteko aurkeztutako proiektuak.

B epigrafea

Pertsona helduen eta adinekoen aisiaren eta astialdiaren inguruan lan egiten duten elkarteek jarduerak egiteko aurkeztutako proiektuak, betiere hiritar guztiendako zabalik egonez gero.

C epigrafea

Beste eskualdeetako zein atzerriko komunitateak ordezkatzen dituzten entitateek jarduerak egiteko aurkezten dituzten proiektuak. Jarduera horiek haien kultura eta ohiturei lotuak izan beharko dute, eta iruindar guztiendako zabalik egon, kulturen arteko topaleku bihurtu eta elkarbizitzaren eta gizarte partaidetzaren alde egite aldera, betiere aisiaren eta denbora librearen esparruan.

Diru-laguntzak jasoko dituzten jarduerek ondoko baldintzak bete beharko dituzte, halako moldez non betetzen ez badituzte, eskaera bertan behera geratuko baita:

a) Deialdiaren oinarrietan adierazitako printzipio eta lehentasunen araberakoak izan behar dute, haien kasuak A, B edo C epigrafeetako batean aurreikusita egon behar duelarik, eta ez dute izan behar Udalaren beste alorretako deialdietan diru-laguntza aproposagorik jasotzeko egokieran.

b) Behar bezain zabal eta justifikaturik ematea, jarduera-proiektuaren helburu eta baliabideen berri, betiere diru-laguntzarik lortzea ez dela izanen ezinbesteko baldintza, jarduerak egiteko.

c) Jarduerak prestatzea zein haiek egitea hiritar guztiei zabalik egotea.

d) Diru-laguntzaren xedea diren jarduerak 2007. urtean gauzatu behar dira, betiere, 2007. urteko abenduaren 31 baino lehen.

Berariaz, deialdi honetatik at daude ondoko jarduera eta proiektuak:

1._Zehazki, eta bereziki, haien xede edo helburua medio Udalaren beste alorretan kokapen egokiagoa izan dezaketenak, dela gizarteratzekoak edo berdintasunaren aldekoak direlako, dela hizkuntzen ezagutzarekin, kirolarekin edo jardun publikoari dagokion beste edozein esparrurekin zerikusirik dutelako.

2._Iruñeko Udalaren beste edozein alorretako deialdi berezi baten xedea direnak.

3._Beste udal programen eskutik finantzamendua jasotzen duten programak edo jaso dezaketenak, Iruñeko Udalarekin lankidetza-hitzarmena edo administrazioko kontratua sinatua dutenak.

4._Irakaskuntza planetan aurreikusitako irakaskuntza-jarduerak.

5._Izaera politikoa edo erreibindikatiboa dutenak, izaera hori jarduera gauzatu baino lehen edo behin gauzatzen hasita hartuta ere. Eta, orobat, halako erreibindikazioak egiteko erabili diren jarduerak -haiek gauzatzea toleratu besterik egin ez badute ere- zein hiritarren askatasunaren kontrakoak edo Konstituzioa edo legeak betetzen ez dituztenak ere.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat, honako hauek dira onuradunen betebeharrak:

a) Diru-laguntzaren xede den helburua, proiektua edo jarduera gauzatzea edo diru-laguntzaren oinarria den jokabidea hartzea.

b) Organo emailearen aurrean justifikatzea baldintzak eta betekizunak bete dituztela, bai eta jarduera egin dutela eta diru-laguntza zertarako den eta helburu hori bete dutela ere.

c) Organo emaileak egin beharreko egiaztapen eta finantza-kontrol guztiei men egitea, bai eta kontrol-organo eskudunek egiten ahal dituzten egiaztapen eta finantza-kontrol guztiei ere men egitea, betiere Udalaren agiritegietan jaso ez eta aurreko jarduketetan eskatzen dieten adina informazio eman beharko dutelarik.

d) Helburu berbera duten beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, organo emaileari horren berri ematea. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta, betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.

e) Diru-laguntzetarako ebazpen-proposamena eman baino lehen egiaztatu beharra dute egunean dituztela hala tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak.

Iruñeko Udalak bere kabuz egiaztatuko du Udalarekiko betebeharrak egunean dituela.

Aurrekoa gorabehera, Udalak bere kabuz kitatu ahal izanen ditu, aldez aurretik, diru-laguntzen onuradunengandik kobratzeke dituen zorrak, edo horien parte bat, diru-laguntza horiek zor dituzten kopuruekin konpentsatuta.

f) Kontabilitate-liburuak, izapide-erregistroak eta gainerako agiriak izan behar dituzte, behar bezala ikuskatuak izan ere, onuradunari kasuan-kasuan aplikatzen ahal zaizkion merkataritzako eta sektoreko legeek ezarritakoekin bat, bai eta deialdiek edo ebazpenek egiaztapen eta kontrol-eskumenak modu egokian gauzatuko direla bermatzeko galdatzen ahal dituzten egoera-orriak eta berariazko erregistroak ere.

g) Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak gordetzea, egiaztapen eta kontroletan erabili ahal izan daitezen.

h) Behar bezala iragartzea diru-laguntzaren xede diren programak, jarduerak, inbertsioak eta ekintzak Iruñeko Udalak finantzatu dituela, betiere Deialdi honen 16. klausulan aurreikusitakoarekin bat.

i) Jasotako funtsak itzultzea, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak horretarako zein kasu adierazi eta halakoetan.

3._Diru-laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak eta horiek egiaztatzeko bideak

Baldintza orokorrak bete eta Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko 10. artikuluak ezarritako debeku-zioren batek ere ukitzen ez dituen irabazi-asmorik gabeko entitate eta hiritar taldeek eska ditzakete diru-laguntzak, betiere honako baldintzak betetzen badituzte:

_Legearekin bat eraturik izatea, eta dagokien Erregistroan izena emanda izatea, eskabidea aurkezteko mugaegunean.

_Irabazi-asmorik gabekoa izatea.

_Elkartearen egoitza Iruñean edukitzea.

_Aurkeztutako proiektua, oro har, Iruñeko udalerrian gauzatzea. Salbuespen gisara, diru-laguntzaren xede den jarduerak Iruñeko Udalbarrutiaz gaindikoa bada, Udalaren interesen aldekoa izan beharko du, zuzenean edo zeharka izan ere, halako moduz non baldintza horrek aski justifikaturik gelditu beharko baitu espedientean, txosten arrazoitu baten bitartez, diru-laguntza eman baino lehen.

_Iruñeko Udalarekin lankidetza-hitzarmenik sinaturik ez edukitzea, ezta Udalak egindako administrazioko kontratu baten esleipendun izatea ere, diru-laguntza zein proiekturako eskatu eta horretarako, eta Iruñeko Udalaren beste edozein alorren diru-laguntzarik jaso ez izana, jarduera bera hori gauzatzeko.

_Proposatutako helburuak betetzeko behar bezalako egitura izatea, eta horiek lortzeko beharrezko ibilbidea, esperientzia eta gaitasuna egiaztatzea.

_Iruñeko Udalarekiko tributu-betebeharrak egunean izatea. Udalak bere kabuz egiaztatuko du hori, eta egoeraren berri jasoko du egoki den izapidearen bidez. Era berean, diru-laguntzarako proposamena egin aurretik, bere kabuz egiaztatuko du ez duela Udalaren Diruzaintzara itzuli beharreko zenbatekorik.

_Eguneratuak izatea tributuei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.

Berariaz, deialdi honetatik at daude ondokoak:

1._Enpresak eta irabazi-asmorik duen beste edozein entitate.

2._Aurreko ekitaldian Iruñeko Udalarekiko betebeharrak bete ez edo urratu dituzten entitateak, diru-laguntzen jasotzaile edo lankidetza-hitzarmenen sinatzaile gisa.

Debeku jasotzeko arrazoirik ez dela eta galdatutako baldintzak beteak direla egiaztatzeko, eskatzaileek erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu behar dute, bai eta Deialdi honen 7. klausulan ezarritakoarekin bat eskabideari erantsi beharreko agiriak eta argibideak ere, betiere Administrazioak aurkeztutako aitorpenak edo justifikazioak egiazkoak diren ikertzeko duen ahalmenari kalterik egin gabe.

Ez da beharrezkoa izanen Udalaren agiritegietan jasota dauden alderdiak agiri bidez egiaztatzea.

4._Diru-laguntzak bideratzeko eta haien gainean ebazteko organo eskudunak

Hiritarren Partaidetzako Alorreko Idazkaritza Teknikoa izanen da diru-laguntzen inguruko prozedura bideratzeko organo eskuduna, eta bere kabuz egingo ditu ebazpen-proposamena emateko behar diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezko jotzen dituen jarduketak oro.

Ebazpen proposamena instrukzio organoak emanen du, espedientea eta Balorazio Batzordearen txostena kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

Diru-laguntzak emateko prozedura Alkatetzak ebatzi behar du.

Hona, Balorazio Batzordea osatuko duten kideak:

Epaimahaiburua:

_Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatua.

Epaimahaikideak:

_Hiritarren Partaidetzako Alorreko zuzendaria

_Hiritarren Partaidetzako Alorreko idazkari teknikoa.

_Hiritarren Partaidetzako Alorreko idazkari teknikoa.

Idazkaria:

_Hiritarren Partaidetzako teknikaria

5._Eskabideak noiz arte eta non aurkeztu:

Interesdunen eskaerak Udal honen ereduarekin bat etorri eta eskatzaileak sinatu beharreko eskabide baten bitartez egin behar dira.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabidearekin batera, deialdi honen zazpigarren oinarriak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Eskabideak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9) aurkezten ahal dira, edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 72-2. solairua_; Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_; Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_; eta Lehendakaritzako, Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko alorrak _Zapateria k., 40-beheko solairua_) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluak aurreikusten dituen beste edozeinetan.

6._Ebatzi eta jakinarazteko epea.

Ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izanen da. Epea iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina hasiko da kontatzen.

Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

7._Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eta argibideak.

Eskabideekin batera ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

_Elkartearen, entitatearen edo hiritar-taldearen estatutuak.

Estatutuak aldez aurretik aurkeztu badira eta, gerora, aldaketarik jasan ez badute, ez dira berriro aurkeztu beharko. Betiere, eskabidean adierazi beharko da noiz eta zer espediente edo deialdi medio aurkeztu ziren (Udalak bere kabuz egiaztatuko du hori). Kasu horretan, berariaz adierazi beharko da estatutu horiek ez dutela aldaketarik izan, aurkeztu zirenetik.

_Kasuan kasuko elkarte, entitate edo hiritar-taldeak dagokion Erregistroan izena emana duela egiaztatzeko agiria, betiere indarra duten legeekin bat.

_Elkartearen identifikazio fiskaleko (IFZ) agiriaren eta legezko ordezkariaren NANen kopia.

_Entitatearen identifikazio-fitxa (II. eranskina).

_Diru-laguntzaren xedea diren jardueren gastu eta diru-sarreren aurrekontu xehatua, ereduaren arabera (I. eranskina).

_Erantzukizunpeko aitorpena, onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak betetzen dituela adierazita. (I. eranskina).

_Erantzukizunpeko aitorpena, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere ez duela eskatzailea ukitzen egiaztatzeko. (I. eranskina).

_Erantzukizunpeko aitorpena, eskatzaileak hala tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazita, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak xedatutakoarekin bat. (I. eranskina).

Horretarako, edonoiz eta, edonola ere, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, aipatu betebehar horiei dagozkien egiaztagiriak, eskudun den Administrazioak emanak, eskatuko zaizkio onuradunari, betiere Administrazioaren ahalmenak ezertan galarazi gabe, aurkeztutako aitorpenak edo egiaztagiriak ikertzeko.

_Kasuan kasuko diru-laguntza zein banku-entitatetan sartu behar den eta horren jatorrizko egiaztagiria. Egiaztagiri hori, betiere, eguneraturik aurkeztu beharko da.

_Beste hainbat administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako diru-laguntzen zerrenda, halakorik balitz, ondokoak zehaztuta: eskatutako kopurua, entitateen izena eta emandako zenbatekoa.

Eskatutako agiriez gain, entitateak nahi dituen agiri guztiak aurkezten ahalko ditu, bere proiektuaren berri emateko.

Galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo bere erakunde autonomoen eskuetan badaude, haien ordez erantzukizunpeko aitorpena aurkezten ahalko da, eta bertan adieraziko, noiz eta zein organotan edo bulegotan aurkeztu ziren edo, halakorik balitz, zeinek eman zituen edo zeinetan dauden jasota, betiere bost urtetik gora joan ez badira, kasuan kasuko prozedura bukatu zenetik.

Aurrekoan xedatutakoa alde batera utzita, Udalak ezin badu agiriren bat eskuratu, eskatzaileei eskatzen ahalko die hura aurkezteko edo, bestela, agiria zein betekizuni dagokien eta horiek beste bide batzuk erabiliz egiaztatzeko, betiere ebazpen-proposamena egin baino lehen.

8._Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

Iruñeko Udalak ondoko irizpideen arabera emanen ditu diru-laguntzak, betiere entitate eskatzaileaz eta proiektuen balorazioaz bezainbatean: atal horiei dagozkien bi puntuazioak batuta lortuko da deialdiko puntuazio osoa.

_Entitate eskatzaileari dagozkion irizpideak.

Irizpide bakoitzeko, 10 puntu emanen dira, gehienez ere. Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitatearen osoko balorazioa irizpide bakoitzean lortutako puntuen batuketaren emaitza izanen da, eta hori, gehienez ere, 30 puntukoa izanen da.

1. Proiektua kudeatzeko gaitasun nahikoa eta frogatua izatea, kontuan harturik entitateak zer nolako azpiegiturak eta baliabideak dituen.

2. Entitatearen antzinatasuna eta esperientzia, aurkeztutakoen antzeko proiektuak kudeatzean, eta proiektu horien oihartzun frogatua, gizartean.

3. Elkartea osatzen duten kide kopurua eta programatutako jarduerek gizartean izango duten eragina, haietan zenbat lagunek parte hartzen duten kontuan hartuta.

_Proiektuak baloratzeko irizpideak.

Proiektuaren kalitate teknikoa eta bideragarritasuna baloratuko dira. Bazter geldituko dira hala koherentziarik ez duten proiektuak nola gauzatu beharreko jardueraren eta aurrekontuko kostu ekonomikoen arteko neurritasunik gorde ez dutenak.

Aurkeztutako proiektu bakoitza Deialdi honen 2. klausulan aipatutako epigrafe bakar bati (A, B edo C) egokituko zaio, eta bakoitza bere aldetik baloratuko da, ondoren adierazten diren irizpideen arabera.

Irizpide ezberdinen batuketaren emaitza epigrafe bakoitzean 70 puntukoa izanen da, gehienez ere. Puntuazioa epigrafe bakoitzean baloratzen ahal den irizpide-kopuruaren araberakoa izanen da:

A epigrafea

Hiriko auzo-elkarteek, kultur koordinakundeek eta festen batzordeek jarduera iraunkorrak, kulturalak eta jai-girokoak egiteko aurkeztutako proiektuak.

Irizpideak:

1. Gauzatuko diren jardueren aldez aurreko elaborazio eta kalitate maila nahikoa frogatzea.

2. Proiektuaren egokitze-maila eta bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa.

3. Ingurunean izanen duen parte-hartze eta hedatze maila baloratzea.

4. Auzokideen iritzia sentsibilizatzen laguntzea, prestakuntza edo jai-giroko ekintzen bidez, auzoko edota hiriko kalitatea hobetzeko.

5. Auzoan lan egiten duten beste entitateekiko koordinazio eta lankidetza maila.

6. Gauzatuko den programaren edo jardueraren originaltasuna eta berrikuntza, eta auzoan edota hirian antzeko programarik ez egotea.

7. Programatutako jardueren segimendu eta ebaluazio sistemak, eta jardueren eraginaz denaz bezainbatean horiek jasotako emaitzak.

B epigrafea

Pertsona helduen eta adinekoen aisiaren eta astialdiaren inguruan lan egiten duten elkarteek edo hiritarren partaidetza sustatzen dituzten bestelako entitateek jarduerak egiteko aurkeztu dituzten proiektuak, betiere hiritar guztiendako zabalik egonez gero.

Irizpideak:

1. Gauzatuko diren jardueren aldez aurreko elaborazio eta kalitate maila nahikoa frogatzea.

2. Proiektuaren egokitze-maila eta bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa.

3. Auzoan edota hirian lan egiten duten beste entitateekiko koordinazio eta lankidetza maila.

4. Aurreikusitako parte-hartzaileen edo jasotzaileen kopurua.

5. Gauzatuko den proiektuaren edo jardueraren originaltasuna eta berrikuntza, eta hirian antzeko programarik ez egotea.

6. Boluntarioen eta onuradunen partaidetza aurreikustea.

7. Programatutako jardueren segimendu eta ebaluazio sistemak, eta jardueren eraginaz denaz bezainbatean horiek jasotako emaitzak.

C epigrafea

Beste eskualdeetako zein atzerriko komunitateak ordezkatzen dituzten entitateek proposatutako jarduerak. Jarduera horiek haien kultura eta ohiturei lotuak izan beharko dute, eta iruindar guztiendako zabalik egon, kulturen arteko topaleku bihurtu eta elkarbizitzaren eta gizarte partaidetzaren alde egite aldera.

Irizpideak:

1. Gauzatuko diren jardueren aldez aurreko elaborazio eta kalitate maila nahikoa frogatzea.

2. Proiektuaren egokitze-maila eta bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa.

3. Beste entitateekiko koordinazioa eta lankidetza, proiektuari ekiteko.

4. Ingurunean izanen duen parte-hartze eta hedatze maila baloratzea.

5. Iruñeko hiritarren parte-hartze maila jardueretan.

6. Programatutako jardueren segimendu eta ebaluazio sistemak, eta jardueren eraginaz denaz bezainbatean horiek jasotako emaitzak.

7. Garatuko den proiektu edo jardueraren originaltasuna eta berrikuntza.

Ezin izanen dira diru-laguntzen onuradun izan osoko balorazioan (entitatea eta proiektua) 50 puntu lortzen ez dituzten elkarteak, eta, horretaz gain, gutxienez 15 eta 35 puntu erdietsi beharko dituzte, hurrenez hurren, entitatearen eta proiektuaren ataletan.

9._Ebazpena jakinarazi edo argitaratzeko bidea.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek agindutakoarekin bat jakinaraziko zaie eskatzaileei.

Diru-laguntzak emateko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara, eta ondoko datuak zehaztuko ditu: deialdia, diru-laguntza zein aurrekontu-programari eta kredituri egotzi zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren xedea, salbu diru-laguntzen zenbatekoak, horiek banaka hartuta, 3.000 eurotik beherakoak badira; kasu horretan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean beharrean Iruñeko Udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko da.

10._Diru-laguntzen xede diren gastuak.

1._Diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira diru-laguntzaren xede den jarduerarekin bat datozenak. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuetan, eskuratze-kostua inoiz ez da izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

2._Deialdi honetan ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen ordaindutako gastua hartuko da egindako gastutzat.

3._Deialdiari heldu dioten elkarteek txosten bat egin beharko dute, diru-laguntzen deialdira aurkeztu dituzten proiektuei buruz, xehe-mehe azalduta jarduera bakoitza gauzatzeari egotz dakizkion gastuak.

Gastu horiek arrazionaltasun ekonomikoarekin bat egindakoak behar dute izan, eta, betiere, bateragarriak, deialdi honen xedearekin, eta proportzionalak, jarduera gauzatzearekin. Deialdian ezarritako eran justifikatu beharko dira.

Emandako diru-laguntzek ondoko gastuak estal ditzakete:

a) Langileria gastuak: jarduera gauzatzeari lotu dakizkiokeen monitoreei ordaintzeak eragindako gastuak

b) Elkarteek antolatutako hitzaldiek eragindako gastuak, aurkeztutako proiektuaren beste jarduera bat gisara hartuta.

c) Erantzukizun zibileko asegurua: Deialdi honek diruz lagundutako jarduerek sor ditzaketen arriskuak estaliko dituen erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzeak eragindako gastua diru-laguntzaren xedea izan ahalko da. Baldin eta elkarteak bere jarduera guztiak estaltzeko aseguru bat kontratatzen badu, diruz laguntzeko aurkezten duen programari dagokion parte proportzionala egotzi ahalko dio.

d) Diru-laguntzak txangoek sortutako gastuak estaltzen ahalko ditu, baldin eta haien helburua gizarte-dinamizazio eta -partaidetzan oinarritzen bada, eta batez ere programatutako jardueren berezko helburuak erdieste aldera txangoa beharrezko duten programazioen gastuak.

e) Administrazio eta kudeaketa gastuek ez dute inolaz ere aurrekontuaren %7 gaindituko.

f) Tokikoak ez diren tributuak diru-laguntzak estaltzeko moduko gastuak dira, diru-laguntzaren onuradunak zuzenean ordaintzen baditu. Inola ere ez dira diru-laguntzak estaltzeko moduko gastutzat joko berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak. Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagokionez, benetako kostuak eraginda onuradunak ordaindu dituen kopuruak izanen dira bakarrik diru-laguntzak estali ditzakeen gastuak, betiere, BEZ kengarria ez bada; izan ere, kengarria bada, onuradunak berreskuratzen ahalko du zergaren zenbatekoa.

Diru-laguntzek ez dituzte ondoko gastuak estaliko:

a) Elkartearen barne funtzionamenduak sortutako jarduerak (barne prestakuntzako jarduerak, buletinen argitalpena, elkartearen batzarrak edo barne-topaketak etab.).

b) Altzariak erosi edo lokalak egokitzeko egindakoak, kontzeptu horiek beste deialdi batzuen xede baitira.

11._Diru-laguntzaren xede diren jardueren finantzaketa.

1._Emandako diru-laguntzek ezin izanen dute, inolaz ere, halako kopurua egin, zeinak, beste erakunde edo elkarte batzuek _publikoek nahiz pribatuek_ emaniko laguntzekin batera, gauzatu beharreko proiektuaren kostu osoa gainditzen baitu.

2._Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 31.1 artikuluarekin bat, aurkeztutako proiektuek gutxienez finantzaketaren %25i egin behar diote aurre, dela beren funtsekin, dela beste zenbait administrazio publiko edota bestelako entitateetatik jasotakoekin. Justifikatu beharra dago finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jardueran egindako aplikazioa.

3._Diru-laguntzak emateko kontuan hartu diren baldintzak ezertan aldatzen badira eta, betiere, deialdi honetan baimendutako kasuetatik at beste hainbat diru-iturri eskuratzen badira, aldatzen ahalko da diru-laguntzak emateko ebazpena.

4._Benetako gastuak eskaera egitean aurreikusiak baino gutxiago diren kasuetan, kontuan harturik, betiere, azken horiek zedarritzen dutela hasiera batez diru-laguntzaren zenbatekoa, aintzat hartuko da inguruabar hori, eta proportzioan murriztuko da behin betiko ordaindu behar den kopurua.

12._Diru-laguntzen bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

1._Deialdi honen diru-laguntzak Iruñeko Udalaren beste edozein alorretakoekin baino ez dira izanen bateraezin; aitzitik, beste edozein administraziok, entitatek edo pertsonak xede bera harturik emandakoekin batera eskura daitezke.

2._Diru-laguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa.

Udala jabetzen bada onuradunak gehiegizko finantzaketa jaso duela hainbat entitatetatik, diruz lagundutako jardueraren kostuaz bezainbatean, gehiegizko kopuruak zenbat jo eta hori dena itzultzeko galdatuko dio onuradunari, Udalaren diru-laguntzak guztira zenbat egin eta horrenbesteraino.

13._Ordainketa.

Behin kasuan kasuko ebazpena onetsi eta gero, emandako diru-laguntzaren ordainketa aurreratuko da, gehienez diru-laguntzaren %75 aurreratu ere. Kopuru hori bi hilabeteren buruan ordainduko da, gehienez ere, behin organo eskudunak ebazpena jakinarazi eta hortik aitzina.

Ordaintzeke geldituko den %25 Deialdi honen 14. klausulak aipatu eta lehen epeari dagozkion ebaluazio-memoria eta gastuen justifikazioa (III. eranskina) aurkeztu eta gero ordainduko da. Dokumentu horiek aztertu eta baloratu ostean, eta justifikazioa onartu aurretik, zerbitzu kudeatzaileak adostasun txostena emanen du. Hori egin eta gero, diru-laguntza ordainduko da, betiere ordainketa aldatzen ahalko delarik, baita gutxiago ordaintzeko ere. Eskatzaileei diru-laguntza eman izana jakinaraziko zaie.

Gastuen bukaera onespena behin deialdi honek ezarritako bigarren epeari dagozkion gastuei buruz txostena egin eta gero eginen da.

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, horiek eguneraturik ez badituzte tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

Aurrekoa gorabehera, Udalak bere kabuz kitatu ahal izanen ditu, aldez aurretik, diru-laguntzen onuradunengandik kobratzeke dituen zorrak, edo horien parte bat, diru-laguntza horiek zor dituzten kopuruekin konpentsatuta.

14._Justifikazioa.

Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, gastua frogatzeko kontu-ematea aurkeztu behar da.

Kontu horretan, dirua jaso duen jarduera dela-eta aitortzailearen erantzukizunaren pean egindako gastuak oro justifikatu behar dira (ez bakarrik diru-laguntzaren zenbatekoaren adinakoa), gastuen zuzeneko egiaztagiriak aurkeztuta. Fakturak eta gainerako agiri baliokideak aurkeztu behar dira, betiere trafiko juridikoan balioa dutenak edo indar administratiboa dutenak, diru-laguntzaren xedea bete dela egiaztatze aldera.

Frogatzeko kontu-ematea ondoko agiriek osatuko dute:

_Ebaluazio-memoria, diru-laguntzen xedea den proiektuaren gainean, non xehetasunez aitortuko baitira diru-laguntzen bidez finantzatu diren jarduerak eta haien kostua.

Memoriaren edukia ondokoek osatuko dute:

_Proiektuaren izena.

_Diru-laguntzaren xedea, aurkeztutako aurrekontu eta proiektuarekin bat.

_Egindako jarduketak eta proposatutako helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.

_Proiektua garatzean egindako aldaketak, halakorik balitz.

_Finantza bideak zerrendatuta: diru-laguntzarekin finantzatu diren jardueren deskribapena, haien kostua adierazita, bai eta norbere funtsekin edo beste diru-laguntzekin finantzatu diren jarduerak ere aipatuta.

_Ondorioak.

_Udaleko teknikari eskudun batek sinatutako balorazio-txostena, bertan espresuki jasota guztiz bete izan dela diru-laguntzaren xedea, edo, bestela, justifikazioaren onespena eragozten duten akatsak edo inguruabarrak.

_Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoak guztira emanik.

_Indarra duten legeekin bat gastua egiaztatze aldera baliorik duten egiaztagiriak, fakturak edo horien ordezkoak eta ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta, oro har, trafiko juridikoan baliodun izan edo indar administratiboa eduki eta balio frogagarria duten bestelako agiriak ere, betiere modu korrelatiboan ordenaturik eta zerrenda zenbakituan emandako ordena-zenbakiaren arabera.

Agiri horien fotokopiak egin eta zerbitzu kudeatzaileak konpultsatu eta adostuko ditu, jatorrizkoak interesdunei itzuliko zaizkielarik.

Aurrekoaz gain, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Faktura jaulkitzen duen entitatea BEZatik salbuetsirik dagoenean, organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, kasuan kasuko salbuespena egiaztatu eta horretaz fede emateko.

b) Monitoreei eta bestelako zerbitzuei lotutako gastuak faktura behar bezala beterik aurkeztuta egiaztatuko dira, betiere zehaztuta ordubeteko prezioa eta zerbitzuan emandako orduen kopurua. Zerbitzu-emailearen eta hori kontratatzen duen entitatearen ardura izanen da Iruñeko Udalaren Jarduera Ekonomikoen Gaineko zergan alta emana izatea.

c) Proiektua gauzatzeko dataz besteko bat duten fakturak onartuko dira, baldin eta organo eskudunak aldez aurretik proiektuaren aldaketaren bat baimendu badu eta aldaketa horrek proiektua gauzatzeko epeari eragiten badio.

_Hartzekodunei ordaindu izana egiaztatzen duten ziurtagiriak. Ordaindu izana banku zordunketa bidez egiaztatu behar da, behar bezala sinatutako hartu agiri baten bidez edo, bestela, aurkeztutako fakturak ordaindu egin direla ziurtatzen duen beste agiri bat aurkeztuz.

_Dagokion itzulketaren ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko gerakinik bada edo diru-laguntzen xede izan den jardueraren kostua baino diru gehiago jaso bada, eta horiei dagozkien berandutze-korrituak.

Horra gastuak justifikatzeko ezarritako epeak:

JARDUERA-MOTA LEHENDABIZIKO EPEA BIGARREN EPEA

Jarduera zehatzak 2007ko irailaren 11 2008ko urtarrilaren 8a

(festak, inauteriak, Eguberriak, etab.) (Eginiko jarduerak (Eginiko jarduerak

eta jarduera iraunkorrak 07/1/1etik 07/8/31ra) 07/9/1etik 07/12/31ra)

15._Aldaketak proiektuan.

Aurreikusi gabeko inguruabarrak direla medio, aldaketak egin ahalko dira proiektuan. Kasu horretan, organo eskudunak onetsi beharko ditu, behin Hiritarren Partaidetzako Alorrak baloratu eta gero.

16._Jarduera funts publikoen bidez finantzatu dela iragarri beharra.

Diru-laguntzak jasotzen dituztenak behartuta daude behar bezala iragartzera diru-laguntzaren xede diren programak eta jarduerak Iruñeko Udalak finantzatu dituela.

Onuradunak jarduera hedatzeko hartuko dituen neurriek bat etorri beharko dute diruz lagundutako xedearekin, hala formari nola iraupenari dagokienez; horiek horrela, ondoko bideak hartzen ahal ditu hedapenak: Iruñeko Udalaren erakundearen irudia txertatzea, edota jardueraren finantzaketa publikoa agerian uzten duten testuak paratzea, karteletan, material inprimatuetan, baliabide elektroniko eta ikus-entzunezkoetan edota komunikabideetan egindako aipamenetan.

17._Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira, aukeran:

_Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 29an._Alkatesa, Yolanda Barcina Angulo.

I. ERANSKINA

Erantzukizunpeko aitorpena egiteko eredua

Izen-deiturak: ................................, NAN: ..................., helbidea: ........................., telefonoa: ................., faxa: ...................., berez edo hurrengo honen izenean (kasuan-kasuan dagokiona) ............, izen-deiturak: ......................, IFZ: ................, helbidea: .................., telefonoa: .............., faxa: .............., aurreko datuen jabeak behin hiritarren partaidetzaren esparruko irabazi-asmorik gabeko hiritarren elkarte eta entitateei norgehiagokako araubidean diru-laguntzak emateko 2007. urteko deialdi publikoaren berri izan eta gero,

Ondokoa adierazten du:

_Entitateak bete egiten ditu onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak.

_Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere ez du entitatea ukitzen.

_Entitateak egunean ditu hala tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak xedatutakoarekin bat.

Eta hala jasota gera dadin, behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut,

Iruñean, 200...(e)ko ..............aren ........... 8(e)an.

(sinadura)

II. ERANSKINA

Proiektu edo jardueraren aurkezpena

(Oinarri hauen 7. artikuluan jasotako agirien aurkezpena).

Dosierra, ondoko argibideak jasota (ondoko ereduarekin bat):

1._Entitatearen identifikazio-fitxa.

2._Egin beharreko jardueren zerrenda eta osoko aurrekontua

3._Jarduera bakoitzeko bete beharreko orria.

1. Entitatearen identifikazio-fitxa

1.1. Entitatearen datuak

Entitatearen izen osoa:

Siglak: ................................ IFZ:

Egoitzaren helbidea: .................................... P.K.:

Telefonoa: ................. Faxa: ............... E-Posta:

Elkartearen antzinatasuna (hasiera data)

Udal Erregistroan duen zk.:

Nafarroako Gobernuko Erregistroan duen zk.:

Kide kopurua:

1.4. Proiektua zein epigrafetan aurkeztu:

f A epigrafea

f B epigrafea

f C epigrafea

(dagokiona markatu)

1.2. Aurreko urtean jasotako dirulaguntzak, Iruñeko Udalaren eskutik:

ALORRA KONTZEPTUA ZENBATEKOA

Guztira:

1.3. Beste administrazioetatik, entitate publikoetatik zein pribatuetatik jasotako dirulaguntzak edo bestelako diru-sarrerak:

ERAKUNDEA KONTZEPTUA ZENBATEKOA

Guztira:

1.5. Entitatearen arduraduna:

Izen-abizenak:

NAN: .............. Tel.: ............... E-Posta:

Harremanetarako ordutegia:

Sinadura:

Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteko 1999-XII-13ko Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, jakitera ematen dizugu jasotako datuak Iruñeko Udala (Udaletxe plaza, z/g 31001-Iruña) jabe duen fitxategi automatizatu batean bildu ahal izanen direla, betiere datuak zertarako diren eta horren arabera. Halaber, jakitera ematen dizugu baduzula datu horiek eskuratu, aldatu, baliogabetu eta horien kontra egiteko eskubidea. Halako eskubidea gauzatzeko, Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrera jo dezakezu.

2. Burutu beharreko jardueren zerrenda

ONURADUN

JARDUERAREN KOPURUA, JARDUERA JARDUERAREN

IZENA BAKOITZEKO AURREKONTUA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

Guztira:

Jarduera orria

3. Jardueraren zk.: ................ Epigrafea:

Entitate antolatzailea:

Entitatearen izena: ............................. Tel.:

Jardueraren arduraduna:

Aktibitatea:

Jardueraren izenburua:

Jarduera, noiz:

Lekua

Jarduera zein publikori zuzendu:

Jardueraren xedea:

Programa (edukia, azpiegiturak, etab.):

Diru aurrekontua 1:

Gastuak, guztira: Euroak

Dirusarrerak, guztira 2 Euroak

Aurreikusitako defizita: Euroak

Data eta sinadura:

(1) Laburpen-orri bat erantsi, eta hor gastuak eta sarrerak zehaztu, kontzetu ezberdinen arabera sailkaturik.

(2) Deialdian eskatutako diru-laguntza kontatu gabe.

III. ERANSKINA

Proiektuaren/jardueraren justifikazioa

Lehendabiziko epea: 2007ko irailaren 11ra arte.

Bigarren epea, 2008ko urtarrilaren 8ra arte.

Eskabideak eredu ofizialaren arabera eta ondoko agiriekin batera aurkeztuko dira:

1._Proiektuaren edo jardueren gaineko Laburpen-memoria.

2._Fakturen zerrenda.

3._Proiekturako lortutako diru-sarrerak.

1. Jarduera-proiektuaren gaineko laburpen-memoria. 2006. urtea

(Labur-labur ondoko datuak erantsiko dira)

_Proiektuaren izena

_Dirulaguntzaren xedea, aurkeztutako aurrekontua eta proiektuarekin bat.

_Egindako jarduketak eta proposatutako helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.

_Proiektua garatzean egindako aldaketak, halakorik bada.

_Finantza bideen zerrenda: dirulaguntzarekin finantzatu diren jardueren deskribapena, haien kostua adierazita, bai eta norbere funtsekin edo beste dirulaguntzekin finantzatu diren jarduerak ere aipatuta.

_Beste hainbat ohar: zenbat pertsonak parte hartu duten eta haien ezaugarriak.

_Ondorioak.

2. Fakturen zerrenda

Proiektua gauzatzean izandako gastuak, dirulaguntzaren xedea izan dena oinarri harturik (jarduerak oro, bertan xehekaturik haiei egozten zaizkien fakturak):

Jarduera zk.: ............................. IZENA:

FAKTURA ZK. FAKTURAREN DATA GASTU-KONTZEP. ZENBATEKOA

Gastuak, guztira

P.D.: Formatu honetan aurkeztutako fakturak baino ez dira onartuko, hau da, fakturak oro dagozkien jarduerei behar bezala egotziak, eta zerrenda honi grapaz josiak.

3. Proiekturako lortutako diru-sarrerak.

KONTZEPTUA JATORRIA ZENBATEKOA

Diru-sarrerak, guztira

Data ...................................

Sinadura .....................................

Iragarkiaren kodea: L0703516