30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Enekorriko bazkalekuen enkantea

Kintoko Mankomunitateak Enekorriko bazkalekuak esleitu behar ditu enkante publikoren bidez 2007-2010 epealdirako.

Proposamenak ondoren aipatzen den ereduari lotuko zaizkio eta kartazal bakarrean aurkeztuko dira. Kartazalaren barnean agiri hauek sartu behar dira: lizitatzailearen NANaren fotokopia eta fidantza ordaindu izanaren agiria.

Proposamenak Erroibarko Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira (Frantziako errepidea, zk.g., Lintzoain, Nafarroa) iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeigarren egun naturaleko hamairuak baino lehen.

Proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bost eguneko epean egingo da esleipena.

Baldintza plegua interesatuen eskura dago Erroibarko Udaleko idazkaritzan.

Hasierako prezioa: 3.500 euro.

Behin behineko fidantza: 70 euro.

Erroibarren, 2007ko otsailaren 23an._Lehendakaria, Enrique Garralda Erro.

PROPOSAMEN EREDUA

................... jaunak/andreak, adinez nagusia, .......................NAN zenbaki duenak, ..........................(e)ko bizilaguna (herria, karrika eta probintzia) eta ................. telefono zenbaki duenak, Kintoko Mankomunitateak Enekorriko bazkalekuak 2007-2010 eperako adjudikatuko dituela ezagutu ondoren eta adjudikazioa arautzen duten baldintzak ezagutu eta onetsi ondoren, aipatutako aprobetxamenduaren truke urte bakoitzeko ............... (hizkiz eta zenbakiz) ................ euro eskaintzen ditu.

(Leku, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0703332