30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

396/2007 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Haren bidez bukatutzat ematen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkeologo izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia, eta lanposturako izendapena eta esleipena egiten dira.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 12ko 396/2007 Ebazpenaren bidez, Jesús García Gazólaz jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu du, arkeologo lanetan aritzeko, eta 7560 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu dio. Lanpostu hori Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari atxikirik dago. Lantokia Iruñean du.

Deialdia 2006ko 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 12an.

Iruñean, 2007eko otsailaren 12an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0703355