30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

FONTELLAS

Lurren enkantea

Fontellasko Udalak enkante publikoan salduko ditu, ahozko posturen bidez, 2007ko urtarrilaren 31n onetsitako baldintza-agiriko determinazioekin bat, Fontellasko Udalaren jabetzako lur urbanizagarri hauek:

R-16 exekuzio unitatea: 1.781,94 m², bideei dagozkienak.

Enkantearen hasierako prezioa: 36 euro/m².

Enkantean parte hartzeko fidantza: exekuzio unitate bakoitzeko lurren hasierako prezioaren %2, bereizita edo dena batean, lur guztiak eskuratu nahi badira.

Gainerako baldintzak udal bulegoetan daude.

Iragarki hau argitaratu ondoko hamabosgarren egun naturalean izanen da enkantea, eguerdiko ordu batean, Udaleko bilkura aretoan. Larunbata edo egun balioduna ez bada, hurrengo lehen egun baliodunean eginen da.

Fontellasen, 2007ko otsailaren 20an._Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0703075